Aritz Berraondo
Aritz Berraondo Alberdi, pilota arloan Berraondo deituraz ezaguna (Antzuola, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 4a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen.
Eibarren 1998an Aspe enpresaren eskutik estreinatu zen profesional gisa. Bigarren mailan, 2001eko buruz buruko txapelketa irabazi zuen Xalaren aurka (22-16). Bi urte geroago ere finalera iritsi zen, baina orduko hartan txapeldunorde izan zen, Peñagarikanoren kontra galdu baitzuen (9-22). 2004an ere txapeldunorde izan zen, Galartza V.aren aurka galduta (22-12). Lehenengo mailan, Juantxo Kokaren aurka galdu zuen 2005eko buruz buruko txapelketa nagusiko estreinako partidan.
Kirol lorpenak
- 2001eko bigarren mailako buruz buruko txapeldun
- 2003ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde
- 2004ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2001 | Berraondo | Xala | 22-16 | Atano III.a |
2003 | Peñagarikano | Berraondo | 22-09 | Aritzbatalde |
2004 | Galartza V.a | Berraondo | 22-12 | Labrit |
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) «Aritz Berraondo Alberdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.