Arizkun Nafarroa Garaiko herria da, Baztan bailaran dagoena. Lau auzo ditu: Aintzialde , Bozate , Ordoki eta Pertalats . Hauez gain, Otsanaiz, San Blas eta Bergarako etxe-multzoak eta Aritzakungo baserriak ere Arizkungo egiten dira. 2018eko urtarrilaren 1ean 566 biztanle zituen[1] .
Herri honetan egin zen Baztan filma (2012 , Iñaki Elizalde ); aktore nagusiak Unax Ugalde , Carmelo Gómez , Joseba Apaolaza , Ramon Agirre , Txema Blasco , Kandido Uranga , Mirentxu Goienetxe , Patxi Bengoetxea eta Felipe Saharrea izan ziren.
Arizkungo Sagar Dantza.
2008 .
Inauteak hausterre asteazkenaren aintzineko egunetan ospatzen dira:
Ostegunean: egunttunttuna, haurren besta.
Igande eta astelehenean gazteak etxez etxe eskean ibiltzen dira.
Astearte goizean sagardantza dantzatzen da. Eguerdian Hartzak eta bere segizioak (Hartzazaina, damak, mozorroak , musikariak...) herria kurritzen dute.
Arizkungo bestak ekainaren 24an ospatzen dira, San Joanetan .
Aingeruen Andre Maria monasterioa , 1737an eraikia, Arizkungo herrigunean.
Bergara dorrea , XIV-XV. mendeen artean eraikia.
Erratzuriz , Errazuriz indiano familiaren baserria eta Pello Salabururen jaiotetxea.
Gamioxarrea dolarea
Gorrienea , Bozate ; Santxotena Museoa dagoen eraikina da.
Iturraldea , herrigunean.
Lamiarrita , Bozate eta Arizkun arteko bidegurutzean.
San Joan Bataiatzailearen eliza , Arizkungo herrigunean.
Santxotena Museoa , Xabier Santxotena bozatear-arizkundar eskulturgilearen museoa da, Bozate auzoan.
Señorío de Ursua hotela , Ordoki auzoan.
Urtsua jauregia , Erdi Aroko dorretxea. Pedro Urtsua (1520-1561) arizkundar konkistatzaile eta militarraren jaiotetxea izan zen; Lope Agirre gipuzkoar abenturazalearen El Dorado kondairazko hirirako espedizioan parte hartu eta bertan hil zuten.
Pedro Urtsua (1520 -1561 ), konkistatzaile eta militarra.
Martin Urtsua (1653 -1715 ), konkistatzaile eta militarra.
Juan Goienetxe Gaston (1656 -1735 ), argitaratzaile, kazetari eta politikaria.
Juan Bautista Iturralde (1674 -1741 ), negozio gizon eta politikaria.
Frantzisko Laphitz (1832 -1905 ), apaiz eta euskal idazlea.
Damaso Legaz Laurenzena (1838 -1902 ), apaiz eta euskal idazlea.
Jesus Ioldi Bereau (1894 -1936 ), kimikari eta politikaria.
Pello Salaburu (1951 -), idazle, irakasle eta euskaltzaina , bai eta EHUko errektore ohia ere.
Arizkungo herriguneko etxea.
Arizkungo ikuspegi orokorra.