Arkaren Harria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkaren Harria, mendiaren bihotza ere deitua, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko objektu bat da. Thrain I.ak Ereborren aurkitutako bitxi zuri bat da, Ereborreko erregeen altxor handienaren zati zena, baina han geratu zen Smaugek, nanoak, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2770ean kanporatu zituenean. Handik urte askora, Bilbo Zorrozabal Smaugen gordelekura sartu zenean, harria, nanoengandik ezkutatuz lapurtu zuen, eta Thorin II.ak berau setiatuta zuten Elfo eta Gizakiekin bakeak egin zitzan erabili zuen, eta gertatzeko zorian zegoen gudu bat eragozteko, Esgarotheko gizaki batzuk eta elfoek, Smaugen altxorraren zati bat eskatzen baitzuten, eta Thorinek, eskakizun horri uko egin zion. Ondoren, Thorinekin batera lurperatua izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]