Arkham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Arkham, Howard Phillips Lovecraft estatubatuar idazleak sortu eta bere eleberri eta idazlan askoren kokalekua den fikziozko hiri bat da, AEBetako Massachusetts estatuan. August Derleth idazleak ere, Lovercraften jarraitzailea izanik, bere idazlan batzuen kokaleku bezala erabili zuen. Miskatonic Unibertsitatearen kokalekua ere bada, hau ere, hiria bezala, fikziozko unibertsitatea.

Hiria lehenbiziko aldiz, 1920ko abenduaren 12an Lovercraftek idatzitako, ""The Picture in the House" (Margolana Etxean), kontakizunean aipatu zen. 1921eko udan argitaratu zen.