Arbiki errodun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkibi errodun» orritik birbideratua)
Arbiki erroduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma radicosum
Ricken, 1911

Arbiki erroduna (Hebeloma radicosum) Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra edo sukaldaritzarako baliorik gabea. Hain zaila den genero baten barruan, non elkarrengandik oso hurbil dauden espezieak baitaude, agian espezie honek ez du ia identifikazio arazorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 eta 15 cm arteko diametrokoa, mamitsua, hasieran biribildua, gero ganbila, azkenean zabaldu egiten da, leuna, likatsua, ertza biribilkatua hasieran. Krema-arrexka koloreko azala, arre-buztin zurbil kolorekoa edo larru kolore zurbilekoa, askotan argiagoa ertzean, errezel partzialaren hondar batzuk izan ditzake.

Orriak: Nahiko estu, desberdinak, itsatsiak edo ia libreak, hasieran krema edo gamuza kolorekoak eta gero marroi argiak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: Betea, fusiformea, oinarrirantz estutua eta erro luze eta zurixka batean amaituta. Markatu samar dagoen eraztun bat du, eraztunetik gora, gris-arre koloreko ezkata zentrokideak izaten ditu, eta behera hosto hondarrez eta itsatsitako lurrez zikindua.

Haragia: Sendoa, lodia, zurixka eta erramu edo almendra mikatzen usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Radicosum epitetoa latinetik dator, sustraiduna esan nahi duen "radicosa" hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almendra mikatzen usainak, sustrai luzeak eta eraztunak, espezie hau, erraz identifikatzen laguntzen duten.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da hostozabal basoetan, batez ere pagoetan. Oso lurperatuta.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak,. Litografía Danona s. coop.ltda., 279 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 433 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 358 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 207 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]