Arkidamo III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arkidamo III.aren soingaina

Arkidamo III.a (grezieraz Αρχίδαμος), Agesilao II.aren semea, Espartako erregea izan zen K.a. 360 eta K.a. 338 bitartean.

Oraindik printzea zenean Kleonimoren eromenoa (maitale nerabea) izan zen, honen bitartekari izan zelarik bere aitaren aurrean zenbait lege kontutan, Atenasekin zuen norgehiagoka bizituz.

Espartar armada lideratu zuen bai bere erregealdian baita honen aurretik ere. Arkidamo espartar armadaren buru izan zen Leuktrako guduaren ondoren K.a. 371n garaitutako tebastarrei laguntzeko, eta komandantea izan zen Peloponesoko gerratan, non arkadiarren aurka garaipen garrantzitsu bat lortu zuen K.a. 367an. Alabaina, hauek garaitu zuten K.a. 364an Kromnusen. K.a. 362an Epaminondasen aurkako espartar erresistentziaren heroietako bat izan zen.

Errege bezala, Arkidamok fozearrei lagundu zien Tebasen aurka Gerra Sakratuetan. K.a. 346an Kretara bidaia zuen Litosi laguntzera, Knososekin gerran zegoena. K.a. 343an Tarento espartar koloniari laguntzera joan zen inguruan zituen beste herri italikoen aurka, bereziki lukaniarren aurka. K.a. 342an lehorreratu zen Italian flota eta armadarekin, tribu italiarrekin denbora luzez gogor borrokatuz K.a. 338an hil zen arte Manduriako harresipean.


Aurrekoa
Agesilao II.a
Espartako erregea
K.a. 360-K.a. 338
Ondorengoa
Agis III.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkidamo III.a Aldatu lotura Wikidatan