Edukira joan

Arku karpanel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru arkuz osatutako arku karpanel baten eskema

Arku karpanela[1] hainbat zirkunferentzia zatiz osatutako arkua da. Erdi puntuko arku simetrikoaren mutur bakoitzean arku txiki bat gaineratzen zaio; arku txiki hauen zentroa inpostaren marra berean daude, horrela, beraien artean itxura borobildua lortzen dute. Hiru, bost edo zirkunferentzia gehiagoz osatutako arkua izan daiteke, baina, beti ere, kopurua bakoitia izango da. Intradosak hartzen duen forma obalo edo elipse erdiaren antzekoa da.

Mirandako Kondeen Jauregia

Arku karpanelaren trazadura, beraz, zenbait arku tangentez osaturik dago, eta, arku hauek janben marra bertikalekin ere tangenteak izango da.

Arku mota honek trazadura jarraia duenez arku beheratua baino itxura eta diseinu landuagoa du. Orokorrean arku mota honek erdi puntuko arkuarekin alderatuta ostiko txikiagoak ditu; hau dela eta, arku honen erabilerak zubien pilareen lodiera murriztu egin zuen. [2]

Ohiko arkua da, garrantzi handiko edozein garaiko eraikuntzetan erabilia, nahiz eta jatorria eta hedadura nagusia gotiko garaian izan, eta, oso ohikoa izan zenerrenazimenduko eraikinetan. Era berean, Euskal Herriko hainbat baserri eta jauregietako ate nagusietan ageri da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. Jean-Rodolphe Perronet, (2008), La construcción de puentes en el siglo XVIII, Reverté, xiv. orr.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]