Arku tertzelete

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Juan eliza (Malapartida de Plasencia).
Ely-ko katedrala.

Arku tertzeletea gurutze-ganga konplexu bateko nerbioak sortzen duen arku mota bat da. Gurutze-ganga baten nerbio nagusitik, bigarren mailako giltzarri batera doan nerbio edo arkua hain zuzen ere eta, arkitektura gotiko berantiarrean erabiltzen hasi zen.

Apaingarri funtzioa izateaz gain, plementeriako tinpanoak eusteko balio dute; izan ere, ganga hauetan plementeria tarteak luzera handikoak izan daitezke.


Tertzelete-gangak erdi mailako konplexutasun gangak dira. Hasierako gotikoko gangak baino konplexuagoak baina palma-gangaren konplexutasunaren arteko ganga da [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tercelete y Bóveda estrellada en Sevillapedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]