Edukira joan

Arlabango gudua (1811)

Arlabango gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Francisco Espoz jenerala
Data1811ko maiatzaren 25a
LekuaArlaban
Koordenatuak42°58′30″N 2°34′29″W / 42.974889°N 2.574686°W / 42.974889; -2.574686
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa  Espainia
Buruzagiak
Laffitte koronela  (GP) Francisco Espoz
Indarra
1600 soldadu 3.000-4500 gerlari
Galerak
700–1000 hildako edo zauritu[1]
200 preso (40 ofizier)
1040 preso aske[1]
Ezezagunak

Arlabango gudua, baita ere Arlabango Ustekabea eta Arlabango Lehenengo Ustekabea bezala ere ezaguna (1812an beste bat izango zen toki berean), Arlabango portuan gertatu zen, Eskoriatza eta Arratzu-Ubarrundia artean, hau da, Gipuzkoa eta Araba artean, 1811ko maiatzaren 25ean, Iberiar Penintsulako Gerran. Frantsesen aurkako gerrillariek, Francisco Espoz nafar militarraren agindupean, frantsesak ezustean harrapatu zituzten.[2][3]

Goizeko zortzietan, Francisco Espozek gidatutako 3.000 eta 4500 gizonek osatutako nafar indar gerrillariek 150 gurdiz eta 1050 presoz osatutako konboi baten erdialdea bahitu zuten. Konboi hori 5 km baino gehiagoz hedatuta zegoen eta Laffitte koronelaren agindupeko 1600 soldadu frantsesek eskoltatu zuten.[2]

Zazpi ordu geroago, frantsesek amore eman zuten. Gerrillariek mota guztietako armak eta hornigaiak eskuratu zituzten (konboiak 4 milioi errealeko balioa zuen) eta 1.042 preso britainiar, portugaldar eta espainiar askatu zituzten. Konboiari "ingelesen konboia" deitu zioten azkenean, preso gehienak britainiarrak zirelako.[2]

Lurra ondo ezagutzen zuten tokiko gerrillarien partidek lagunduta, (tartean Sebastian Fernandez de Lezeta, José de Abecia eta Francisco Longa) Espozek portuaren bi aldeetan kokatu zituen bere tropak, Frantziarako errepidean, Gasteiztik 20 bat km iparraldera, goizeko lauretan.[2][4]

Horixe izan zen Espozek Nafarroako gerrillarien buru gisa egin zuen azken ekintza. Ekainaren 5ean, bere indarrak, Nafarroako Dibisioa, armada erregularrean sartu ziren, baina frantsesen aurka jotzen jarraitu zuen, Arlabango bigarren enboskada barne, 1812ko apirilaren 9an.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 "Francisco Espoz e Ilundain" Euskomedia Fundazioa
  2. 1 2 3 4 5 (Gaztelaniaz) Cifuentes, Miguel. (2011-05-29). «La 'Sorpresa de Arlaban'» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-08-13).
  3. ↑ Goñi, David García. (sábado, 21 de abril de 2012). «25 de Mayo de 1811. Primera sorpresa Arlabán.» 25 de Mayo de 1811. Primera sorpresa Arlabán. (kontsulta data: 2026-08-13).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) GÓNGORA, FRANCISCO. (2011-05-29). «La sorpresa de Arlabán» El Correo (kontsulta data: 2026-08-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]