Armañantzas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Armañantzas

 Nafarroa Garaia
Armanñantzasko bandera

Armanñantzasko armarria

Izen ofiziala Armañanzas
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrerria
Vianaldea
Alkatea Francisco Javier Oion Sanz (UPN)
Herritarra armañantzastar
Koordenatuak 42°33′36″N 2°17′6″W / 42.56000°N 2.28500°W / 42.56000; -2.28500Koordenatuak: 42°33′36″N 2°17′6″W / 42.56000°N 2.28500°W / 42.56000; -2.28500

Armañanzasmapa.PNG

Eremua 12,36 km2
Garaiera 489 m
Distantzia 70 km Iruñera
Posta kodea 31228
Biztanleria 61 bizt. (2014)
Dentsitatea 4,94 bizt./km²
www.armananzas.es http://www.armananzas.es/ www.armananzas.es

Armañantzas[1] Nafarroako Lizarrerria merindadeko udalerri bat da. Iruñetik 70 kilometrora eta itsaso gainetik 489 metrora dago, eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan 60 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armañanzas. Navarra. Spanien.jpg

Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean kokatzen da Arabako mugatik gertu. Herria, Santsol eta Esprontzeda bitarteko errepidean kokatzen da. Herrigunea, bi aldapen arteko mendixka batean dago. Etxeak nahasmenduan banatzen dira, eta kaleak, estuak eta irregularrak dira.

Armañantzasek, Desoio eta Esprontzedarekin egiten du muga iparraldean, mendebaldean Bargotarekin eta ekialde eta hegoaldean Santsol, El Busto eta Torres del Riorekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria kokatzen den toki berean ahaidego feudaleko jauregi bat izan zen. Eraikina hegoaldean kokatzen zen, elizatik 150 metrora. Jauregiari buruzko lehen aipamena XII. mendekoa da. XIII. mendean, berriz, jauregiko bizilagunek Nafarroan Teobaldo I.a erregeak zuzenduriko seigarren gurutzadan hartu zuten parte. Armañantzasen historiak Los Arcos udalerriaren historiarekin bat egiten du. 1176. urtean, Antso VI.a Jakituna erregeak armañantzastarrei Los Arcostarrei emaniko pribilegio berak jasotzeko aukera eman zien.

1463. urtetik 1753. urtera, herria Gaztelaren jabetzakoa izan zen. Nafarroara berrerantsia izan zenean, hiri moduan egin zuen, eta erregeordeak izendaturiko alkate batek agintzen zuen herrian. 1849an herriak eskola zeukan, eta bertako maisua sakristaua eta sekretarioa zen aldi berean. Biztanleria-galera dela eta, herrian gero eta ume gutxiago zeudenez, eskola itxi behar izan zuten 1976an, eta ordutik, herriko haurrek Los Arcoseko eskoletara joan behar izan dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armañantzasko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
379 357 398 391 450 444 442 408 284 184 167 126 114

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Armañantzasen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen inguruko laborantza lurren ikuspegia.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003 María Celsa Manso Sanz de Galdeano PIA (indep.)
2003-2007 María Celsa Manso Sanz de Galdeano AIDE (indep.)
2007-2011 Francisco Javier Oion Sanz AIA (indep.)
2011-2015 Francisco Javier Oion Sanz UPN

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007tik Armañantzasko alkatea Francisco Javier Oion Sanz da. 2007an talde bakarra (Agrupación Independiente de Armañanazas AIA) aurkeztu zen eta herriaren tamaina txikia dela eta pertsona bakarra aukeratu zuten. Ez zen boto zuririk izan. Eta baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako botoen %3,85)

Armañantzasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Javier Oion Sanz (AIA) 50 Bai


2011n Oionek karguari eutsi zion; kasu honetan, ordea, UPNren izenean aurkeztu zen aurretik alkate izandako María Celsa Mansorekin batera, nahiz eta biek zerrendan "independente" etiketa eraman[2]. Beraz, egun udalbatzak bi zinegotzi ditu.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Mariaren eliza, XVI. mendeko eraikin gotiko-pizkundetarra da, nahiz eta elizaren jatorria Erdi Arokoa izan. Jatorrizko garai horretakoak dira kanpoaldeko oinarrizko hormak eta hiru zutabedun mugarriak. Elizak, laukizuzen itxurako nabe bakarra dauka eta aurrealde zuzen txikia. Parrokiak, XVI. mendeko portiko barrokoa dauka eta Lizarreriko erretaula nagusirik handienetakoa dauka, XVIII. mendean eraikia.

Ondarearen gainontzeko egituren artean, San Joanen baseliza eta Linares ibaiaren gaineko zubia nabarmentzen dira. Zubiak harrizko harlankaitzez eginiko arku zirkularra dauka.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Armañantzas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,20k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armañantzasko herriko jaiak Abuztuko laugarren asteburuan ospatzen dira. Normalean jaiak ostiralean hasten dira txupinazoaren jaurtiketarekin eta asteartean antolaturiko herri bazkariarekin amaitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armañantzas Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa