Armada Zuriaren Udaberriko Ofentsiba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Armada Zuriaren Udaberriko Ofentsiba 1919ko udaberrian gertatutako gatazka militar bat izan zen, Armada Zuria eta Boltxebikeen artean Errusiako Gerra Zibilaren Ekialdeko Frontean.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918 urtearen amaieran Errusiako Gerra Zibilaren Ekialdeko Frontean kaosa gobernatzen zuen eta bi aldeen arteko gatazken emaitza ez zen argia. Bi aldeak Kama ibaia kontrolpean izateko borrokatu ziren.

Armada Gorriaren agintariak mendebaldean eta hegoaldean ofentsibak prestatzen ari ziren eta honengatik ekialdera ez zen ia hornidurarik iristen. Abenduaren amaieran Zuriak Perm konkistatu zuten iparraldeko hegalean baina Gorriak Ufa hartu zuten hegoaldekoan. 1919ko Urtarrilaren 22an Gorrien Lehen Armada Turkestaneko Errepublika Sozialistaren tropekin topo egin zuten, Asia Erditik etorriak. Urtarrilaren 24an bi armadak Uralsk hartu zuten.

1919. urtearen hasieran, Armada Zuriko Komandante Gorenak bi norabideetan aurrera egitea erabaki zuten. Iparraldeko armadaren helburua Iparraldeko Errusiako Frontearekin lotzea eta Petrogradora hurbiltzea zen; Hegoaldekoarena Volgan kokatutako frontea zeharkatzea eta Moskura aurreratzea zen.

Zuriek hiru armada zituzten : [1]

  • Orenburgoko Armada Independentea (kosakoak) (11.000 - 13.000 gizon. Komandantea: Alexander Dutov ) hegoaldeko hegalean kokatuta.
  • Mendebaldeko Armada (42.000 - 48.000 gizon, 120 pistola. Komandantea: Mikhail Hanzhin ) Birsk eta Ufaren artean kokatuta.
  • Siberiako Armada (45.000 - 52.000 gizon, 83 pistola, Komandantea: Radola Gajda ) iparraldeko aldean Glazov eta Perm hirien artean.
  • Beste 25.000 Orenburgotar eta Kosako (Uraleko Armada), Dutov-en armadaren hegoaldean.

Gorriak hiru armada zituzten hegoaldean: [1]

Eta 3 armada hauen iparraldean:

  • 5. Armada (10.000 gizon, 42 pistola eta 142 metrailadora Jan Blumberg komandantearen aginpean), 200km-ko frontea defenditzen erdialdean.
  • 2. armada (22.000 gizon, 70 pistola eta 475 metrailadora,Vasilii Shorin komandantearen aginpean ), Sarapulko inguruan
  • 3. Armada (27.000 gizon, 69 pistola eta 491 metrailadora, hasieran M.Lashevitx komandantearen aginpean, Martxoaren 5etik aurrera Sergei Mezheninovenean ), Permko trenbidearen ondoan.

Beraz, iparraldeko hegalean bi aldeak berdinak ziren zenbakien partetik baina zuriak nagusitzen ziren erdian (Hanzhinen 49.000 gizon Gorrien 5. armadako 10.000 gizonen aurka) baina Gorriek abantaila zuten hegoaldeko hegalean (52.000 gizon 19.000 gizonen aurka.). Bi aldeek eskuineko hegalean erasotzea erabaki zuten (Zuriek frontearen erdian ere erasotu zuten) eta aurkariaren ezkerreko hegalaren komunikazio lerroak mozten saiatu zuten. Otsailaren amaieran Zuriek Gorrien 2. armadaren ezkerraldea atzera bota zuten, eta erretiratzera behartu zituzten.

Ofentsiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 4an, Zurien Siberiako Armada aurrera egin zuen. Martxoaren 8an Okhansk eta Osa hiriak hartu zituzten eta Kama ibairantz aurreratzen jarraitu zuten. Apirilaren 10ean Sarapul hartu zuten eta Glazovtik oso hurbil geratu ziren. [1] Apirilaren 15ean, Siberiako Armadaren eskuineko hegalean soldaduak iparraldeko aurrealdearekin topo egin zutenPechora ibaiaren inguruko lurralde gutxi populatu batean.

Martxoaren 6an Hanzhinen Mendebaldeko Armada Gorrien 5. eta 2. Armaden artean sartzea lortu zuen. Lau egunez borrokatu eta gero, 5. Armadaren Gorria sakabanatzea lortu zuten; armadaren aztarnak Simbirsk eta Samara aldera itzuli ziren. Gorriak ez zuten Chistopol hiriko ogi biltegia babestu lortu eta hiriatik kanporatuak izan ziren. Martxoaren 16an Zuriek Ufa hartu zuten tiro bat egin gabe. [1]

Hegoaldean, Dutov-en Orenburgoko kosakoek Orsk konkistatu zuten Apirilaren 9an eta Orenburgorantz abiatu ziren. [1] .

5. Armadaren porrotari buruzko informazioa jaso ondoren, Mikhail Frunze, Hegoaldeko Armada Gorrien komandante berria aurrera ez egitea erabaki zuen. Posizioak defendatzeko eta laguntza itxaroteko agindua eman zuen. Honen ondorioz Armada Zuriaren erasoa geldiaraztea lortu zuen eta bere kontraerasoa prestatzen hasi zen.

Ondorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada Zuriak aurrerapen estrategikoa lortu zuen erdian, baina Armada Gorriek kontraerasoa prestatzeko gai izan ziren hegoaldeko hegalean. Apirilaren 22an, Mikhail Frunzek Ekialdeko frontearen kontraerasoa hasi zuen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Н.Е. Какурин, И.И.Вацетис "Гражданская война. 1918-1921" (NEKakurin, IIVacietis "Gerra Zibila. 1918-1921") - Sankt-Peterburg, "Polygon" argitaletxea, 2002. ISBN 5-89173-150-9
  • Smele, Jonathan (2017). The "Russian" Civil Wars, 1916–1926. Oxford: Oxford University Press. p. 110-114
  1. a b c d e f . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "smele110" defined multiple times with different content

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]