Armand (filma)
| Armand (filma) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2024 |
| Izenburua | Armand |
| Jatorrizko hizkuntza | norvegiera |
| Jatorrizko herrialdea | Norvegia, Herbehereak, Alemania eta Suedia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa |
| Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | list of Norwegian submissions for the Academy Award for Best Foreign Language Film (en) |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Halfdan Ullmann Tøndel |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Andrea Berentsen Ottmar |
| Historia | |
| Jasotako sariak | |
| Nominazioak | |
Armand 2024ko Halfdan Ullmann Tøndel norvegiar zinema zuzendariaren thriller dramatikoa da. 77. Cannesko opera prima onenaren Caméra d'Or irabazi zuen.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen hezkuntzako eskola bat. Klaseak amaitu dira, eta eskola hutsik dago. Ia. Gela batean zenbait heldu daude bilduta. 6 urteko Jonek Armand gelakidea salatu du, sexu abusua egitea egotzita, eta gurasoak eskolako langileekin elkartu dira egoera aztertzeko. Bertan daude Sarah eta Anders, Jonen gurasoak; Sunna, haurren irakaslea; Asja, eskolako erizain; eta Elisabeth, Armanden ama, herriko aktore ospetsu bat. Bilera ez da ondo hasten. Bi haurren gurasoek ez dakite ondo zer gertatu den, eta Sunnak, azalpenak ematerakoan, urduri jarri eta hanka sartuko du. Asja lasaiago dago: hotz dirudi egoera ikusita, baina sudurretik odoletan hasiko da hainbat alditan, eta horrek kolokan jarriko du haren autoritatea. Elisabeth barrez hasiko da, kontrolatu ezinik, eta egoera deserosoa bilakatuko da. Sarah geroz eta haserreago dago, eta senarra kezkatuta dagoela dirudi, emazteak semearen egoerari buruz eman dituen kontraesanez beteriko txostenengatik. Jarle, eskolako zuzendaria, pasilloetatik bueltaka ari da, arazoa bere laguntzarik gabe konponduko den esperantzaz.[2]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Renate Reinsve: Elizabeth
- Ellen Dorrit Petersen: Sarah
- Endre Hellestveit: Anders
- Thea Lambrechts Vaulen: Sunna
- Øystein Røger: Jarle
- Vera Veljovic: Ajsa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Armand er norsk Oscar-kandidat» Norwegian Film Institute 2024-9-19.
- ↑ «Etxean ikasitakoak» Berria 2025-02-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2024ko filmak
- Halfdan Ullmann Tøndelek zuzendutako filmak
- Renate Reinsvek antzeztutako filmak
- Andrea Berentsen Ottmarrek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Norvegiako film dramatikoak
- Alemaniako film dramatikoak
- Suediako film dramatikoak
- Herbehereetako film dramatikoak
- Suspense filmak
- Haurtzaroari buruzko filmak
- Norvegian girotutako filmak