Armand Duplantis
Armand Gustav "Mondo" Duplantis (Lafayette, Luisiana, 1999ko azaroaren 10a) suediar-estatubatuar pertika jauzilaria da, munduko errekorra duena, 6'28 metro[1]. Txapeldun olinpikoa izan da 2020an[2] eta 2024an.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita estatubatuarra eta ama suediarra du, eta bere amaren herrialdeagatik lehiatzen da.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 6.02 metroko jauziarekin[2]. 2019ko munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen eta 2018an Europako txapeldun izan zen hemezortzi urterekin.
Hainbat aldiz hautsi du munduko errekor absolutua aire libreko pertika-jauzian: 2020ko otsailean Renaud Lavillenie-k zuekan marka (6,16) gainditu zuen Toruń-en (Polonian) 6,17 metroko jauzia egin zuenean; baina 7 egun geroago 6,18 metrotan ezarri zuen errekorra Glasgow-en. 2022ko uztailean munduko txapeldun izan zen Eugene-n (Estatu Batuetan) aire libreko pertika-jauzian 6,21eko altuerarekin eta 2023ko otsailean zentimetro batekin gainditu zuen bere marka: 6,22ko jauzia egin zuen pertikako "All Star Perche" pista estaliko txapelketan, Clermont-Ferrand-en (Frantzian). [4]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan pertika-jauziko txapelketan urrea lortu zuen eta errekor olinpiko berria ezarri ostean, berriro munduko errekorra ezarri zuen, 6,25 metro saltatuz[3]. Abuztuaren 25ean munduko errekor berria ezarri zuen Silesian, 6,26 m.[5]
2025eko otsailaren 28an Frantziako Clermont-Ferrand hirian bere 11. munduko errekorra ezarri zuen, 6,27 metro[6], eta urte bereko ekainaren 15ean hamabigarren aldiz ezarri zuen munduko errekorra, 6,28 m, Estokolmon.[1]
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2024 | Paris ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Doha ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2022 | Eugene ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2023 | Budapest ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Munduko txapelketak (Indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Belgrado ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2024 | Glasgow ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2025 | Nanjing ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Diamantezko Liga (finala) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Zürich ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2022 | Zürich ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2023 | Eugene ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2024 | Brusela ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Duplantis Soars to 6.28m World Record as Records Tumble at Stockholm Diamond League | Watch Athletics» www.watchathletics.com (kontsulta data: 2025-06-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) RTVE.es, Laboratorio. «El salto de oro en Tokio de Armand Duplantis, a cámara lenta» Juegos olimpicos 2021 (kontsulta data: 2025-06-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Payá, Rafa. (2024-08-05). «La magia de Duplantis regala a París el récord del mundo: 6,25» Diario AS (kontsulta data: 2024-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-25). «Duplantis establece un nuevo récord del mundo de pértiga con 6,22 metros» naiz: (kontsulta data: 2023-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-08-25). «Duplantis eleva el récord del mundo de pértiga a 6,26, un centímetro más que en París» naiz: (kontsulta data: 2024-08-25).
- ↑ (Ingelesez) «Duplantis breaks world pole vault record with 6.27m in Clermont-Ferrand | REPORT | World Athletics» worldathletics.org (kontsulta data: 2025-06-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1999ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Suediako biografia zirriborroak
- Louisianarrak
- Suediako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Cajun jendea
- Suediar estatubatuarrak
- Pertika-jauzilariak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak