Armando Diaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armando Diaz

minister of War of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1922ko urriaren 31 - 1924ko apirilaren 30a
Marcello Soleri - Antonino Di Giorgio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArmando Vittorio Antonio Giovanni Nicola Diaz
JaiotzaNapoli1861eko abenduaren 5a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaErroma1928ko otsailaren 29a (66 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria degli Angeli e dei Martiri basilika
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Italian Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakItalia-Turkia Gerra
Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran
Battle of the Piave River (en) Itzuli
Battle of Vittorio Veneto (en) Itzuli
Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Musicbrainz: 9d6543fb-cf08-4acd-985b-345ce0fa93ac Find a Grave: 88144728 Edit the value on Wikidata

Armando Diaz (Napoli, 1861eko abenduaren 5a - Erroma, 1928ko otsailaren 29a) espainiar jatorriko italiar jeneral eta marexala izan zen. Italiako armadan, komandante izan zen Italia-Turkia Gerran (1911-1912) eta Estatu Nagusiaren parte bilakatu zen Luigi Cadornaren agintepean Lehen Mundu Gerraren hasieraren ondoren, 1914ko abuztuan. Aurrerago, Cadornaren porroten ondorioz Italiako armaden agintari nagusia bihurtu zen eta Piave Ibaiko guduan garaipen esanguratsua lortu zuen, eta geroago emaitza bera izan zuen Vittorio Venetoko guduan Italiar Fronteari amaiera eman zion. Ekintza gogoangarri horiengatik Lehen Mundu Gerrako jeneralik onenetakotzat jotzen da.

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoli-njaio zen, espainiar eta italiar jaorriko familia batean. Aita Lodovico Diaz itsas armadaren jenerala zuen eta ama, Irene Cecconiren semea. Armando Diazek Napoliko Eskola Militarrean hasi zituen ikasketak Turingo Akademia Militarrera mugitu baino lehen; han, 1884an, artilleriako ofizial titulua jaso zuen. Garai hartan, kazetar batek honela deskribatu zuen: "Erdiko gorpuzkerakoa, azal ilundua, ile beltza grisa bihurtzekotan eta begietan distira txiki bat...Soldadu gisa diziplina handikoa zen, eta arau zorrotzak ezartzen zien bere soldaduei, bera ere bete behar zituena. Normalean lasaia.[1]

Ibilbide militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran 10. Artilleria Erregimenduan parte hartu zuen, baina 1890e3an, kapitain titulua jaso zuenean, 1. Artilleria Erregimendura aldatu zuten. 1894an Gerra Eskolan ikasketak egitn eta ikastaro guztiak klaseko lehena izaten bukatzen zituen. Amaitu eta gero Alberto Pollio jeneralaren agindupean jarri zen.

1899an, jeneral mailara igo zuten eta 26. Infanteria Erregimentuaren Batailoi bat agindu zuen

1905ean lotinant jeneral titulua jaso zuen eta 1910ean Italiar-Turkiar Gerran parte hartu zuen. 1912an Zanzuren, Libian borrokatzen, zauritua izan zen baina azkar sendatu zen. [2]

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra hasi zenean Luigi Cadornaren agindupean geratu zen unitateen operazioen agintari gisa. 1916ko ekainean 2 izarreko jeneral maila jaso zuen eta 49. dibisioa eta 23. armada gorputzak agindu zituen, hurrenez hurren.

Caporettoko gudua porrot osoa izan zen italiar armadarentzan: horrengatik, 1917ko azaroaren 8an Luigi Cadorna jenerala ordezkatzeko agindua jaso zuen. Monte Grappan berrantolatu zuen geratzen zen italiar armada eta defentsa latza egin zuen han. 1918ko udan Piave ibaiko guduan garaipen handia izan zuen eta aurrerago 1,4 milioi italiar soldadu zuzendu zituen Vittorio Venetoko guduan, Italiar Frontearen azken gudua. Haren Bolletino della Victoriarekin (Garaipenaren aitorpena) famatua egin zen; horrekin gerraren amaieraren berria eman zuen.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921eko azaroaren 1ean Kansas Cityra joan zen Askatasunaren Memoriala irekitzeko, Gerraostean Diaz senatari titulua jaso zuen eta 1921ean Viktor Emanuel III Erregeak Duce della Vittoria noblezia-titulua eman zion. Benito Mussolinik Gerra Ministro bihurtu zuen Diaz eta marexal titulua eman zion. 1928an Erroman hil zen. Bi ume izan zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zook, George F.; Halsey, Francis Whiting. (1920-07). «The Literary Digest History of the World War, compiled from Original and Contemporary Sources: American, British, French, German, and Others» The American Historical Review 25 (4): 720.  doi:10.2307/1834946. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
  2. «La Stampa - Consultazione Archivio» www.archiviolastampa.it (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).