Armando Manzanero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armando Manzanero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArmando Manzanero Canché
JaiotzaTicul (udalerria)1935eko abenduaren 7a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2020ko abenduaren 28a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria, piano-jotzailea, aktorea, disko-ekoizlea, egile abeslaria eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaLatinoamerikako musika
balada
Boleroa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
akordeoia
DiskoetxeaRCA Records
RCA Victor

IMDB: nm0544404 Instagram: armandomanzaoficial Spotify: 5lODCkFdEtpPn3YxfmyLfT iTunes: 88986 Last fm: Armando+Manzanero Musicbrainz: 3d7f753f-b261-4efc-9785-25c14204c0b1 Songkick: 3287 Discogs: 710867 Allmusic: mn0000928548 Edit the value on Wikidata

Armando Manzanero Canché (Merida, Mexiko, 1935eko abenduaren 7a - Mexiko Hiria, 2020ko abenduaren 28a) abeslari, musikagile eta aktore mexikarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urterekin bere sorterriko Arte Ederretako eskolan musika ikasten hasi zen eta Mexiko Hiriaan bukatu zituen. 1950an bere lehenengo melodia konposatu zuen, Nunca en el mundo izenekoa. Ondorengo urtean piano-jole profesional bezala hasi zen eta sei urte geroago CBS Internacional diskoetxeko filialaren musika-zuzendari bezala lan egiten hasi zen. Pixkat geroago Pedro Vargas, Lucho Gatica eta Raphaelen piano-jolea bihurtu zen.

1962an Abestiaren Jaialdiko bosgarren postua lortu zuen Mexikon. 1965ean Abestiaren Jaialdia irabazi zuen Miamin Cuando estoy contigo abestiarekin. 1967an, RCA Victor diskoetxeko filialaren exekutibo batek animatuta, bere abestiekin konposatu zuen bere lehenengo diskoa grabatu zuen. 1970ean Somos novios abestia ingelesera itzulia izan zen. Estatu Batuetako gorte batek plagioaz akusatu zuen It's imposible abestiarengatik eta abesti horrekin irabazitako diru guztia itzuli behar izan zuen. 1978an Mallorcako Jaialdiko lehenengo postua lortu zuen Señor Amor abestiarekin. 1982an, Corazón amigo abestiari ohoreak egin zizkioten Yamaha Jaialdian. 1993an Billboard aldizkariak bikaintasunari saria eman zion bere jarduera artistikoagatik.

Frank Sinatra, Tony Bennett, Elvis Presley, Frank Pourcel, Paul Mauriat, Ray Conniff, Manoella Torres, Marco Antonio Muñiz, Edith Márquez, Raphael, Moncho, José José, El Tri, Andrea Bocelli, Andrés Calamaro, Christina Aguilera, Pasión Vega eta Luis Miguel artistek, besteak beste, bere abestietako batzuk abestu dituzte.

Armando Manzanerok 400 abesti baino gehiago konposatu zituen. Horietatik 50 baino gehiagok nazioartean ezagunak izan dira. Gainera hainbat irratsaio eta telesaiotan parte hartu zuen, 30 disko baino gehiago grabatu zituen eta hainbat filmei musika jarri zien.

Bere abestirik ospetsuenak hauek dira: Voy a apagar la luz, Contigo aprendí, Adoro, Esta tarde vi llover, Por debajo de la mesa, Somos novios eta Felicidad.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1959: Mi Primera Grabación
  • 1967: A mi amor... Con mi amor
  • 1967: Manzanero el Grande
  • 1968: Somos Novios
  • 1968: Armando Manzanero, su piano y su música
  • 1969: Para mi siempre amor
  • Ez: Que bonito viven los enamorados
  • 1976: Lo mejor de Armando Manzanero
  • 1977: Fanático de ti
  • 1977: Corazón Salvaje
  • 1979: Ternura y Romance
  • 1981: Mi trato contigo
  • 1982: Otra vez romántico
  • 1985: Armando Manzanero
  • 1987: Cariñosamente, Manzanero
  • 1988: Mientras existas tú
  • 1992: Las canciones que quise escribir
  • 1993: Entre amigos
  • 1995: El piano... Manzanero y sus amigos
  • 1996: Nada Personal
  • 1998: Manzanero y La Libertad
  • 2001: Duetos
  • 2002: Duetos 2
  • 2002: Lo Mejor de lo Mejor
  • 2005: Lo Esencial

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]