Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista
Հայկական Սովետական Սոցիալիստական Հանրապետություն
Армянская Советская Социалистическая Республика

1920 – 1991
Sobieta
Flag of Armenian SSR.svg Coat of arms of Armenian SSR.png
Goiburua
Պրոլետարներ բոլոր երկրների, միացե'ք!/
(Munduko langileok, elkartu zaitezte!)
Ereserkia
Fitxategi:- Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistako ereserkia
Armenian SSR map.svg
SESBren anexioa 1922ko abenduaren 30a
Armeniaren independentzia 1991ko irailaren 21a
Hiriburua Erevan
Hizkuntza(k) Ez zuen hizkuntza ofizialik. Armeniera eta Errusiera
Eremua 29,800 km²
Biztanleria 3,287,700
Dirua Sobietar Errubloa (BTN)
Aurrekoa
Flag of the Democratic Republic of Armenia.svg Armeniako ED
Ondorengoa
Armenia Flag of Armenia.svg


Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista, Armeniari emandako izendapena izan zen, 1936an SESBk inbaditu, eta independentzia jaso bitartekoa (1991).

Armenia, 1920ko azaroaren 29an aldarrikatu zen Sobietar Errepublika Sozialista bezala, eta 1990an, Armeniako Errepublika izatera pasa zen. Hala, beste urtebetez jarraitu zuen SESBren zati izaten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasunak Armenia bereganatu zuen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otomandar Inperioa, Armeniako Genozidioa, eta, Turkia eta Armeniaren arteko gerra nozitu ostean, boltxebikeek Armenia inbaditu zuten 1920an. Hortik aurrera, Sobietar Errepublika Sozialista izatera pasa zen Armenia. Ondoren, Turkiak eta Sobietar Errepublika Sozialista berriak Karseko ituna sinatu zuten. Haren arabera, Turkiak sobietarren esku utzi zuen Adjaria, eta trukean, Karseko lurraldea eskuratu zuten turkiarrek. Azken lurralde honetan Ani herria eta Ararat mendia aurkitzen dira, Armeniako lurralde espiritualak hain zuzen ere. Egun, Armeniak ez du Karseko ituna onartzen.

Armeniak egonkortasun erlatibo bat izan zuen sobietarren menpe izan zen urteetan. Sendagaiak, janaria eta beste zenbait hornikuntza jasotzen zituzten Moskutik, eta erregimen komunista nolabaiteko lasaigarri bat izan zen Armeniarentzat, Otomandar Inperioaren azken urte gogorrak bizi izan baitzituen. Halere, elizarentzat zaila izan zen garai sobietarra, erabat zapaldua baitzegoen.

Stalinen agintaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenin hil ostean, Stalinek eskuratu zuen SESBren zuzendaritza. Armeniako ekonomia eta gizartea sakon aldatu zituen Stalinek.

Propaganda sobietarraren afixa. Sobietarrak Armeniaren askatzaile gisa erakusten dira

Ararat Mendia ezarri zen Armeniako SESren armarrian, eta Turkiak honen aurka egin zuen protesta, bere lurraldean baitzegoen mendia. Honen ostean, Armeniak bere lurraldearen zati bat galdu zuen, Stalinek Azerbaijani eman baitzizkion Nakhichevan eta Nagorno-Karabaj lurraldeak. 1920an, boltxebikeek zin egin zuten bi lurraldeok Armeniarenak izango zirela.

25 urteko denbora tartean, era zorrotz batean industrializatu zen Armenia, eta Armeniar abertzaletasuna ere gogor ezabatu zen. Stalinek neurri zorrotzak hartu zituen Armeniako Eliza Apostolikoa jazartzeko, eta honetaz gain, Armeniako ohiturak errusiarrengatik ordezkatu nahi zituen. Hogeiko hamarkadan elizak galdu egin zituen bere ondasunak, eta hurrengo hamarkadan, sobietarrak gogor aritu ziren elizaren aurka. Purga Handiaren baitan, Khoren I.a hil zuten, 1938. Alabaina, elizak bizirik iraun zuen ezkutuan.

Sobietar Batasunean hainbat etnia gutxitu izanik, milioika armeniar hil eta erbestera joan ziren. 1936an, Stalinek deportazioetan egin zuen lan, eta asko Siberiara izan ziren bidaliak. Armeniako biztanleria 700.000 azpitik izaten saiatu zen. Bere agindupean, Armeniako Alderdi Komunistak ikara poliziala erabili zuen komunismoaren ideiak indartu eta abertzaletasunaren adierazpen guztiak ezabatzeko. Idazle, artista, zientzialari eta lider politiko asko hil edota erbestera bidali zituzten.

Bestalde, 1944an, Hamshenis bezala ezagututako 200.000 sunni musulman, Georgia, Kazajstan eta Uzbekistanera bidali ziren. Honetaz gain, 58.000 armeniar abertzale Kazajstanera bidali zituzten.

Armenia eta Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran Armeniak ez zuen Sobietar Batasunak jasandako lazkeria bizi. Naziak ez ziren sekula Kaukasoko hegoaldera iritsi. Alabaina, Armeniak garrantzia handia izan zuen, industria eta nekazaritzarekin lagundu baitzituen aliatuak. Gainera, armeniarrek alemaniarren aurka egin zuten borroka. Alemaniarrek Novorossiusk hiria hartu zutenean, armeniar askoren izenak Sobietar Batasuneko Heroien zerrendan sartu ziren.

Hovhannes Bagramyan jeneral armeniarra Sobietar Batasuneko mariskal bihurtu zen.

Novorossiysk, armeniarrek defendatutako hiri errusiarra

Nikita Jrushchov[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stalin 1953an hil ostean, Nikita Jrushchov izan zen batasuneko zuzendari berria. Kremlineko gobernuak adierazpen abertzaleak baimendu eta atzean utzi zituen Stalinen politikak. Honek sobietar askoren lasaitasuna ekarri zuen. Armeniak berpizkunde kultural eta ekonomikoa izan zituen, eta erlijio eskubide batzuk ere baimenduta izan zituen.

Nikita Jrushchov, Sobietar Batasuneko liderra

1965ko apirilaren 24an, milaka armeniar Erevaneko kaleetara irten ziren manifestazioa deituta. Helburua Armeniako Genozidioaren 50. urteurrena gogoratzea zen. Hala, sobietarrak hirian sartu eta ordena jarri zuten. Gertakaria berriro ez errepikatzeko asmoz, Kremlinak genozidioan hilako guztiak gogoratuko zituen monumentu bat jartzea erabaki zuen.

Perestroika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikhail Gorbatxovek Perestroikarekin politika berriak jarri zituen abian, eta sobietarren menpeko armeniarrentzat itxaropenak piztu ziren. Kazajstanera bidalitako Hamshenisek Armeniara bueltatzeko baimena eskatu zuten, baina Kremlinak ezezkoa eman zuen, kristauekin sortu zitezkeen istiluen beldurrez. Karabajeko armeniarrek, Armeniaren batasuna eskuratzeko mugimenduak hasi zituzten. 1988ko otsailaren 20an, Nagorno-Karabajeko Kontseilu Nazionalak Armeniaren zatia batzea erabaki zuten. Hala eta guztiz ere, istilu etnikoak eztanda egin zuen Azerbaijan eta Armeniako biztanleen artean.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko abuztuaren 23an, SESB desagertu baino urte bat lehenago, Armeniak bere independentzia aldarrikatu zuen. Baina Sobietar batasunak ez zuen independentzia 1991eko irailaren 21era arte onartu. Une hartatik aurrera, Armeniako Errepublika jaio zen. Halere, Armenia eta Azerbaijanen arteko tentsioak ugaritu egin ziren Karabajeko gerrara iritsi arte. 1994an su-eten bat izan arren, Armenia eta Azerbaijanek ez dute gatazka oraindik argitu. Halere, Armeniak garapena izan du independentziatik hona, eta Turkiarekin eta Azerbaijanekin harreman eskasak izan arren, harreman ona du Errusia, Georgia eta Iranekin.

Gorbatxov, Perestroikaren egilea

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista Aldatu lotura Wikidatan