Armentia ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Armentia ikastolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Armentia ikastola.

Armentia ikastola Gasteizen dagoen ikastola bat da. 1992an sortu zen, kooperatiba izaera juridikoarekin, Armentia inguruetan oblatas ordenako mojek zeukaten komentu eta barnetegian. Lehen bi ikasle taldeak 1992-93 ikasturtean hasi ziren eskolak hartzen bertan, eta gaur egun 800 ikasle pasa ditu. EHI – Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteko (garai bateko Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko) partaide da. Armentia ikastolaren proiektu pedagogikoko hiru printzipio nagusiak euskalduntasunaren eta euskal kulturaren sustapena, hezkuntza komunitateko eragile desberdinen (guraso, ikasle eta irakasleen) partaidetza eta eleaniztasuna dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]