Arnaga etxea
Arnaga etxea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Kanbo |
Koordenatuak | 43° 22′ 04″ N, 1° 25′ 22″ W / 43.3677°N,1.42268°WKoordenatuak: 43° 22′ 04″ N, 1° 25′ 22″ W / 43.3677°N,1.42268°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1903 - 1906 |
Erabiltzailea |
Q26832889 ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Albert Tournaire |
Estiloa | Euskal estiloko arkitektura |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00135195 |
Kontaktua | |
Helbidea | allées Edmond-Rostand |
|
Arnaga etxea Edmond Rostandek XX. mendeko hasieran Kanbon eraikitako etxea da. Egun etxea eta inguruko lorategia Udalarenak dira. Bertan dago Edmond Rostand museoaren egoitza[1]. 2018ko maiatzaren 4an bertan egin zen ETAren amaiera ziurtatu zuen Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa.
Eduki-taula
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriko erdigunetik urrun, Larresoroko bidean eta RD-932 errepidea jarraituz, etxea[2] eta inguruko frantses lorategia daude.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edmond Rostandek Kanbo lehendabizikoz bisitatu zuenean Etxegorria izeneko etxea alokatu zuen. 1901ean Académie françaiseko kide izendatu zutenean, Arnaga izeneko muinoan lursorua erosi eta 1903 eta 1906 artean etxea eraiki zuen. 1918an hil arte bertan bizi zen[3].
1960an, Udalak etxea erosi eta Edmond Rostand museoa eratu zuen. 1995ean monumentu historiko bilakatu zen.
2018ko maiatzean bertan Kanboko Topaketa edo Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa burutu zen.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal estiloko baserri hau Albert Tournaire frantziar arkitektoak eraiki zuen. 600 m² azalera du. Bertan 40 gela inguru daude, Edmond Rostandek berak ingeles, txinatar, Inperio edo Luis XVI. estilotan diseinaturik.
Atearen aurrean honako hitzak ditu:
« | Toi qui viens partager notre lumière blonde Et t'asseoir au festin des horizons changeants, |
» |
Lorategiak 3 hektarea ditu. Bertan frantses eta ingeles lorategiak, pabilioiak, pergola eta orangerie bat daude[4].
Edmond Rostandek Senperetik ekarri zituen haritz zahar batzuk.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Forrier, Michel (2006) Petite histoire d'Arnaga Paue: Éditions Pyrémonde ISBN 2 84618 332 5.
- ↑ Mérimée datu-basea: villa Arnaga
- ↑ Chauvirey, Marie-France (1994) La vie d'autrefois en Pays basque Luçon: Éditions Sud Ouest ISBN 2 87901 219 8.
- ↑ Conservatoire des Jardins et Paysages