Arnas alkalosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arnas alkalosi

Diagrama de Davenport.png

Davenporten diagrama
Deskribapena
Mota Alkalosia
Espezialitatea Endokrinologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MK E87.3
GNS-9-MK 276.3
GNS-10 E87.3
GNS-9 276.3
DiseasesDB 406
MedlinePlus 000111
eMedicine med/2009
MeSH D000472

Arnas alkalosia arnasketa handiaren eraginez odolaren pH maila normala denaren gainetik igotzen denean eta arterietako karbono dioxidoa jaisten denean sortzen den gaixotasuna da. 

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipoxia hipobarikoa[1] ehunen hornikuntzetan gertatzen den fenomenoa da, oxigenoaren presio partzialaren jaitsiera ematen da presio atmosferiko baxuen ondorioz, altuera handiko tokietan batik bat.

Orokorrean, hipoxia hipobarikoak errendimendu mentalaren jaitxiera eragiten du, baita memoria eta mugimenduarena ere. Horretaz gain, mareoak, buruko eta muskuluetako nekea, eta kasu batzuetan botagura ere eragin dezake. Sintoma hauekin jarraituz gero edo gehiagorantz badoaz, posible da koma edo heriotza eragitea.

Jakinik, itsaso mailako presioa 760mmHg-koa dela, presio hori jaitsiz gero, gainontzeko gasen presio partzial guztiak ere jatsiko dira.

Altueraren eraginez, presioak ere ondorio batzuk jasaten dituela argi dago. Hain zuzen ere, esan beharko genuke, mendira joaten garenean, bertako oxigenoaren presio partziala jaitsi egiten dela eta honekin batera era gauza bera gertatzen da karbono dioxidoaren presio partzialarekin. Honek gizakiaren gorputzean ondorio zuzenak suertatzen ditu. Izan ere, honek eragiten baitu gehiegizko arnasketa bat ematea, hiperbentilazio deritzona. [2]

Honekin jarraian hipoxia deritzon efektu bat emango da, altuerak eragindakoa denez, hipoxia hipobarikoa izango da zehatzago esanda. Hipoxia, oxigeno urritasuna da. Hau da arnas gutxiegitasunaren ondorio zuzen bat. Honetan, oxigenoa behar baino kantitate gutxiagoan aurkitzen da, ehun eta zeluletan. Ez ordea oxigenoa bakarrik , baizik eta karbono dioxido kopurua ere behar baino gutxiagokoa izango da.

Gizaki batek presioaren jaitsieraren bat jasaten badu altuera handietara igo izanagatik, hainbat mekanismo fisiologiko garatzen ditu kondizio atmosferikoak konpentsatzeko: arnas bidezko alkalosia, biriken zabalketa, bihotzaren taupadak azkartzea, etab.

Davenporten diagramari erreferentzia eginez, aipatzekoa da,gorputzeko odoleko pH-a bere balio normaletatik ateratzen baldin bada bai goruntz edo bai beheruntz, gaixotasun desberdinen sorrera eragin dezake, batik bat gu oinarritu garen alkalosian eta baita azidosian ere.

Ondorioak odoleko pH-an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipoxia hipobarikoak beraz, gorputzeko pH aldaketa bat eragingo duela aipatu behar da. Aurrerago aipatu bezala pH- aren igoera bat emango denez, alkalizatu egingo da gorputza, honela arnas bidezko alkalosia deritzona sortzen delarik.

Alkalosia terminoa, egoera ez normal batzuk deskribatzeko erabiltzen dela esan genezake, zeina sortzen den base kantitate gehiegi egoteagatik odolean. Horretarako, azido base oreken kontzeptuak ere erabili ohi dira, horien alterazioak baitira alkalosiaren kausa nagusiak.

Hori dela eta, jakinik, egoera normala 7,35 eta 7,45 eko pH izatea dela, muga horietatik at dagoen pH-ren balioa hartzen den unean egoera ez normal baten aurrean gaudela esan behar da, zeina arriskutsua suerta litekeen.

Ordea, zergatik ematen da pH-ren muga normala 7,35 eta 7,45 en artean? Bada tarte honetan, prozesu metabolikoek ongi funtzionatzen dutelako eta aldi berean, posible delako oxigenoaren askatze prozesua aurrera eramatea eta oxigenoaren garraioa hau ehunetara eramateko prozesua ere, posible delako.

Beraz, kontuan izan behar da, odoleko pH-a ondorengo sistemarekin orekatzen dela;

Beste era batera esanda, Henderson-Hasselbalch ekuazioaren arabera:

Karbono dioxidoa, metabolismo zelularraren produktu azido nagusia dela esango genuke, nahiz eta hau ez izan azido bat, ez baitauka protoirik, azido potentzial baten gisara uler genezake, bere hidratazio erreakzioaren bidez azido karbonikoa sortzen duen. Gasa izate hutsagatik, segituan ezabatua izango da biriken bidez, azido lurrunkor gisara defini genezakeelarik.

Logaritmoaren barneko koefizientea handitu egingo dela. Izan ere karbono dioxidoaren presio partziala jaisteak hori eragingo du. Hau da, azido karbonikoa  karbono dioxidotik datorrela  adierazten du  erreakzioak, izan ere karbono dioxidoaren hidrataziotik sortzen baita, aipatutako erreakzioaren lehenengo atalean ikusten den bezalaxe. Hori dela eta, karbono dioxido kopurua urritzen baldin bada honen ondorio zuzena izango da, produktua gutxiagotzea hots, kantitatea gutxiagotzea. Hau da, erreaktiboetan karbono dioxido kopurua murrizten den une berean, produktuetan sortuko den azido karbonikoa ere jaitsi egingo da.

Hori dela eta, erreakzioaren bigarren zatiari erreparatzen baldin badiogu eta hau Hasselbalch-en ekuaziora eramaten baldin badugu, ohartzen gara zergatik handitzen den logaritmo barneko koefizientea.

Horretarako, bigarren zatian oinarriturik Hasselbalch-en ekuazioa idazten da eta erreaktiboa kasu honetan azido karbonikoa izanik, eta aipatu bezala inguruneko baldintzek eraginda,hau gutxiagotzen denez, honek eragiten du logaritmoaren balioa handitzea.

Hori ikusirik beraz, pH-ren balioa handitu egingo dela garbi ikusten da Hasselbalch-en ekuazioan.

Hori dela eta odoleko pH-an emango den ondorio nabarmena transtornoaren hitzak berak esaten duen, pH igotzea izango da. Ondorio hau arriskutsua izan liteke, gorputzeko pH-ak hasieran aipaturiko mugen artean egon behar duelako, prozesu metabolikoek behar bezala funtziona dezaten.

Hori dela eta ematen den konpentsazioa honekoa izango da; Aipatu bezala gehiegizko arnasketa edo behartua ematen den unean, karbono dioxidoaren presio partziala gutxitu egiten da biriketan, baita karbono dioxidoaren kontzentrazioa bera ere odolean. Izan ere, hiperbentilazioak eragiten du, arnasketa albeolarra handitzea eta honekin batera CO2 zirkulaziotik atera egiten da. Honela sistemak Le Chatelier-en printzipioaren arabera jokatzen du. Hori dela eta H+ + HCO-3 erreakzioa burutuko da honela karbono dioxido gehiago sortzea eraginez. Hori dela eta Azido karboniko kopurua txikitu egingo da pH-a handituz.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakinik beraz, alkalosia sortzen dela karbono dioxidoaren eliminazioan gorakada bat ematen delako, hau da beste era batean esanda, karbono dioxidoa gutxitzen delako, honek ondorio eta sintoma anitzak dituela aipatzekoa da. Hala ere, aipatzekoa da, sintomek dependentzia izango dutela karbono dioxidoaren presio partzialaren beherakadaren abiaduran. Hau da presio partzialaren jaitsiera, azkarrago edo motelago emateak eragin zuzena izango du sintomak definitzerako garaian. Alkalosi mota desberdinak bana ditzakegu, abiaduraren arabera, agudoa batetik. Honetan, sintoma nagusienak ondorengoak dira:

  • Hiperbentilazioa edo gehiegizko arnasketa eragiten du, antsietatea, min eta shock egoerak eraginda.
  • Mareoa
  • Sukarra
  • Bertigoa
  • Zalantzazko egoeretan egotea, sufritzen ari den pertsona
  • Parestesia periferikoak eta perioralak
  • Kalanbreak
  • Sinkopea

Zenbait kasutan takipnea edo hiperpnea izaten dira sintoma bakarrak. Bestalde, alkalosi kasu larriak bereizten dira eta hauetan espasmo karpopedioa gerta liteke. Orokorrean hala ere aipatzekoa da arnas bidezko alkalosi kronikoa, asintomatikoa dela eta ez dituela seinale bereizgarri nabarmenik sortzen.Aipatzekoa litzateke, orokorrean alkalosi mota hau ez dela hain arriskutsua, baina egoera batzuen aurrean arrisku maila handitu egiten da. Hain zuzen ere, pH 7,6 baina handiagoa denean,karbono dioxidoaren presio partziala 20mmHg baino txikiagoa denean edo arritmiak nahiz hipokapniak sufritzen direnean, tratamentu espezifiko bati hasiera ematea beharrezkoa izango da.

Gorputzak nola egiten dio aurre?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkalosiaren eraginez, basikotasun handiagotze bat ematen da organismoan, eta gorputzak horri aurre egiteko hiru mekanismo desberdin erabiltzen ditu: sistema edo tanpoi indargetzaileak, berehalako eragina dutenak, arnas bidezko konpentsazioa eta giltzurrun bidezko konpentsazioa. Azkenengoak eragiten duen konpentsazioa ez da berehala gertatzen, egun batzuk behar ditu.

Sistema indargetzaileen funtzionamendua ezinbestekoa da, pH konstante mantendu behar den tokietan, eta horren adibidea izaki bizidunetan da. Izan ere, izaki bizidunek dituzten zelulek, biomolekulek, etab. pH-ren balore jakin batean betetzen dituzte euren funtzioak, eta honen balorea aldatzen baldin bada bere funtzioa betetzeari uzten diote. Tanpoiek azido zein base kantitatea orekan mantentzen dute pH zehatz batean, non hormonen, proteinen… aktibitatea egokia izango den.

Buffer-ak babes moduan erabiltzen dira pH aldaketen aurrean, eta honen balioa 7 inguruan dagoenez, sistema indargetzaile egokienak izango dira euren pK, pH horren inguruan dutenak. Honen adibideak, aminoazido eta proteinen tanpoiak eta fosfato tanpoiak dira. Hala ere, gure organismoan jarduten duen tanpoi garrantzitsuena azido karbonikoak (H2CO3) eta bere base konjokatuak,  bikarbonatoak (HCO3- ) osatzen dutena da nahiz eta pK-ren balioa 6,1 izan.

Giltzurrun bidezko konpentsazioan, giltzurruna gai da H+-k jariatzeko, HCO3- berriro xurgatzeko eta bikarbonato gehiago ekoizteko. Bestalde giltzurrunak amoniakoa jariatzen du gehiegizko azidoa neutralizatzeko. Horretarako, ondorengo erreakzioa ematen da:

Hala ere, alkalosiaren kasuan, H+ gutxi aurkitzen direnez, ez dago aukera H+ asko jariatzeko eta organismoa hidrogeno ioi horiek gordetzen saiatuko da.Hori dela eta, ez da goian azaltzen den erreakzioa emango.

Konpentsazioak nahiz eta bi edo hiru egun behar dituen, nahiko efizientea da, izan ere HCO3- -ren murrizketa dela eta pH-ren balore normalak berreskuratzen ditu organismoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hipoxia hipobarikoa, . Noiz kontsultatua: 03/05/2017.
  2. Arnas bidezko alkalosia, . Noiz kontsultatua: 03/05/2017.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]