Arnaud de Saleta
| Arnaud de Saleta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paue, 1540 (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bearno, 1579 (egutegi gregorianoa) (38/39 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | okzitaniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria eta artzain luteranoa |
| Enplegatzailea(k) | Bearnoko Akademia Protestantea |
Arnaud de Saleta (okzitanierazko arau klasikoa, frantsesez Arnaud de Salette) elizgizon protestante eta irakasle bearnotarra izan zen. 1540 inguruan jaio zen eta 1579 eta 1594 artean hil zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arnaud de Saleta 1540 inguruan jaio zen, ziur aski Pauen.[1] Joana Albretekoa, Nafarroako erreginaren laguntzaile baten seme naturala izan zen, berea aita Bearnoko Kontseilu Subiranoaren burua izatera iritsi zen.
Lege ikasketak egin zituen, ziur aki Tolosan (Okzitania). Abokatu lana egin zuen denbora tarte batez eta 1567 urtean artzain protestante izendatua izaten da. Urte berean Orthezeko bigarren artzain izendatzen dute eta herri horretako akademia protestanteko irakasle bihurtzen da eta salmoak bearnesera itzultzen hasten da.
Erlijio gerlen erruz 1569an Nabarrengosera bizitzera joan behar izaten da eta ondoren Leskarrera, akademia bertara eraman baita. Ondoren Bidaxune, Lembeye eta Serres artean mugitzen da. 1578 urtean Katalina Borboikoaren, Bearnoko erreginordea, omonierra izan zen. 1598 urtean bere alarguna Orthezeko unibertsitateko irakasle den Eliezer Cartierrekin ezkonduko da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1568 eta 1571 urteen artean eginak Salmoen bearnesezko itzulpena "Los psalmes de David metuts en rima bernesa", literatura gaskoi eta bearnesaren lehen lan garrantzitsuenetako da.[2] Beste lan esanguratsuak "Les Psaumes de David viratz en rythme gascoun" 1565 eta "Poesias Gascounas" 1567.
1583 urtean Louis Rabierrek argitaratu zituen, zeina Orthezeko akademia protestantearen erregearen inprimatzaile zen "Imprimur deu Rei". Inprimatzaile honek1565 urtean Orleansen "Psautier de Genève" argitaratu zuen salmoak frantsesera itzulirik Genevako elizako melodiekin. Doinu berdinetan oinarriturik, Saletaren bertsioa kopia bat da.[3] Salmoen frantserazko itzulpen batean oinarritzen dira Kalvinok baimendutako Genevako Biblian 1551an argitaratua izan zena.
Bearnesezko itzulpena Bearnoko eliza protestanteak erabili zuen 1620an Luis XIII.ak Frantziarako indarrez jabetu arte eta baita beranduago ere XVII. mendeko Jean Henri Fondeville idazle katolikoak salatzen zuenez.
Anekdota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsotan zuzendu zitzaion Henrike III.a Nafarroakoa errege, Bearnoko bizkonde subiranoari, geroago Frantziako errege bihurtuko zenari bearnesaren balioa goretsiz: Jaungoikoak David Erregeak bere salmoak hebreeraz kanta zezan nahi izan du, geroago profetek greziera eta latina erabili dute. Ondoren frantsesa ere erabili izan da eta orain ikusten duzunez bearnesez ere bai zeren eta bertsogintzan gaskoi bizkorra eta frantses noblea baino gutxiago erabili izan bada ere beste hizkuntzak bezain ongi adierazten du Daviden hebreera.
- «Despuish, eth a parlat enter nos lo francés,
- E ara, com auditz, eth parla lo bernés;
- Lo bernés pauc batut en versificatura,
- Totasvetz qui receu la medisha mesura
- Que lo sobte gascon ni lo francés gentiu,
- E exprima autan plan, ça cuti jo, l'ebriu
- De David que los auts.»
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Okzitanieraz) Arnaud de Salette. (2010). Los psalmes de David metuts en rima bernesa. in: Textes littéraires de la Renaissance. Paris: Éditions Honoré Champion, 31-34 or. ISBN 978-2-7453-2067-4..
- ↑ (Okzitanieraz) Arnaud de Salette. (2001). Psaumes protestants de la Renaishença occitana. .
- ↑ (Frantsesez) A. C.. (2010-8-11). «Retour sur les psaumes d'Arnaud de Salette» Sud Ouest.