Arnegu akta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Plakkaat van Verlatinghe.jpg

Arnegu akta (nederlanderaz: Acte van Afzwering) edo uzte dekretua (nederlanderaz: Plakkaat van Verlatinghe) Zazpi Herbehere Batuen Errepublika de factozko independentzia aldarrikapena izan zen, garai hartan Espainiar Herbehereen parte. Akta honetan Herbehereetako Estatu Orokorrak Filipe II.a Espainiakoa boteretik kanpo utzi zuen, Utrechteko Batasuna 1579an osatu eta gero. Hagan aldarrikatu zen 1581eko uztailaren 26an, Anberesen urte horretako uztailaren 22an Jan van Asseliers jurista ospetsuak idatzitako testua jarraiki[1].

Hernehereetako Estatu Orokorrak bere subirano zen Filipe II.ari berak egindako zina ez mantentzea eta bere menpe zituen herrien antzin eskubideak ez errespetatzea egotzi zizkion, Hernehereei zegozkion eskubide zein askatasunak bortxatuz Filipe IIak bere tronoa "utzi" zuela (verlaten) ondorioztatuz.[2] Dekretuak Utrecheko Batasuneko probintzietako magistratu guztiak Espainiako erregeari zin egindako leialtasunetik askatzen zituen. Kontratu sozial bat hautsi zuela argudiatuz, inoiz egindako errege baten lehen desjabetzea izan zen. Amoregaitz aritzeagatik Monarkia Hispanikoak bere lehen kolonia galdu zuen.[3]

Hasieran, Herbehereek Frantziako Frantzisko edo Ingalaterrako Elisabet bezalako errege edo erregin berri baten bila abiatu ziren. Hautagaien artean bat ere ez zen ardura hartzeko gai edo berau ez zuen hartu nahi izan. Aukera egokirik aurkitu ez zutelako 1588an Estatu Orokorrak errepublika aldarrikatzea erabaki zuen[4].

Dekretuak sarrera zehatz eta argi bat dauka, azalpen ideologiko sakon eta erregearen aurkako salaketa zerrenda banekin. Vindiciae contra tyrannos higanot tratatuan eta beste zenbait filosofia politiko testuetan oinarritu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena (1776) testu honetan oinarritua dagoela esan ohi da[5][6][7].

Testuaren sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Alsoo een yegelick kennelick is, dat een Prince van den lande van Godt gestelt is hooft over zijne ondersaten, om deselve te bewaren ende beschermen van alle ongelijk, overlast ende ghewelt gelijck een herder tot bewaernisse van zijne schapen: En dat d'ondersaten niet en sijn van Godt geschapen tot behoef van den Prince om hem in alles wat hy beveelt, weder het goddelick of ongoddelick, recht of onrecht is, onderdanig te wesen en als slaven te dienen.

En so wanneer hy sulx niet en doet, maer in stede van zijne ondersaten te beschermen, deselve soeckt te verdrucken, t'overlasten, heure oude vryheyt, privilegien ende oude herkomen te benemen, ende heur te gebieden ende gebruycken als slaven, moet ghehouden worden niet als Prince, maer als een tyran ende voor sulx nae recht ende redene magh ten minsten van zijne ondersaten, besondere by deliberatie van de Staten van den lande, voor egheen Prince meer bekent, maer verlaeten ende een ander in zijn stede tot beschermenisse van henlieden voor overhooft sonder misbruycken ghecosen werden.

»
« Denok dakigu Jaungoikoak bere menpekoen buru gisa Herrialde bati Printze bat ematen diola, zori txar, desorden eta biolentzia aurka babesteko, artzain batek bere ardiak zaintzen dituen bezala; eta Jaungoikoak ez dituela menpekoak Printzearentzat sortu edo honen menpeko esklabu izateko, edo berari bururatzen zaion guztia obeditzerako, jainkotiar izan edo ez, justu izan edo ez.

Baina, kontrara, ez badu hori egiten, eta bere menpekoak babestu beharrean oprimitzen baditu, zergekin itotzen, eta antzinako bere askatasunak, pribilejioak eta ohiturak kentzen badizkio, eta esklabu bailira agintzen baditu eta abusu egiten, berari ezin zaio Printze baizik tirano deitu. Kasu honetan, zuzenbidez eta arrazoiz, herriak gutxienez ohartaraz dezake [Printzeak] utzietsi duela eta Printze gisa ez duela onartzen erabaki, bereziki herrialde bateko Parlamentuak hala ebazten badu. Kasu honetan, bere ordezkoa bilatzea erabaki dezake, eta haren gehiegikeriengatik babestuko dituen beste norbait aurkitzen saiatu.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   1901-1974., Monté ver Loren, Johan Philip de, (2000) Hoofdlijnen uit de ontwikkeling der rechterlijke organisatie in de noordelijke Nederlanden tot de Bataafse omwenteling (7e herz. dr.. argitaraldia) Kluwer ISBN 9789026827396 .
  2.   Geboortepapieren van Nederland : de Unie van Utrecht, de Apologie van Willem van Oranje en het Plakkaat van verlating in het hedendaags Nederlands (Eerste druk. argitaraldia) Elsevier Boeken maart 2014 ISBN 9789035251465 .
  3. (Katalanez)  Viñuales, Antoni «"Ni vull, ni puc"» El Punt Avui . Noiz kontsultatua: 2017-10-28 .
  4.   1945-, Mout, M. E. H. N. (Marianne Elisabeth Henriette Nicolette), (2006) Plakkaat van verlatinge Historische Uitgeverij ISBN 9065540938 .
  5.   Connecting cultures : the Netherlands in five centuries of transatlantic exchange VU University Press 1994 ISBN 9789053833445 .
  6. (Ingelesez)  Was Declaration of Independence inspired by Dutch? . Noiz kontsultatua: 2017-10-28 .
  7.   matthewtree.cat . Noiz kontsultatua: 2017-10-28 .