Arnold Jung Lokomotivfabrik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnold Jung Lokomotivfabrik
ArnoldJung.JPG
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektorealocomotive manufacturing (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1885
SorlekuaBerlin
Desagerpena1993

Arnold Jung Lokomotivfabrik (Arnold Jung Lokomotivfabrika), Jung izenez ere ezaguna, Alemaniako tren -makinen fabrikatzailea izan zen, batez ere bide estuko lokomotora txikiak. Egoitza nagusia Kirchen-en, Renania-Palatinaton, Alemanian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainia 1885eko otsailaren 13an sortu zuten Arnold Jung-ek eta Christian Staimer-ek Jung & Staimer OHG izenarekin. Urte bereko irailaren 3an lehen lokomotorra entregatu zen. 1913 inguruan Arnold Jung Lokomotivfabrik GmbH, Jungenthal izena hartu zuen konpainiak. 1976an lokomotor hauen fabrikazioa gelditu zen beste produktu batzuen alde, hala nola makineria, bagoiak, blindajeak, garabiak eta zubi-jaurtigailuak. Jungek 12.000 lokomotor baino gehiago eraiki zituen. 1950eko hamarkadan 2-6-2 motako 51 DB 23 lokomotora eraiki zituen, 1959an 23 105 zenbakia barne, Deutsche Bundesbahn-eko azken lurrunezko lokomotorra. Jungek beste erabilera batzuetarako galdarak ere egiten zituen, hala nola zapalgailuak. Hamarkada berean, Jung diesel lokomotorrak ere fabrikatzen ari zen.

Ekoizpena 1993ko irailaren 30ean amaitu zen eta fabrika itxi zuten, nahiz eta konpainia oraindik Jungenthal Systemtechnik GmbH bezala existitzen den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]