Arnoldo Alemán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnoldo Aleman» orritik birbideratua)
Arnoldo Alemán

(2012)
President of the National Assembly of Nicaragua (en) Itzuli

2002ko urtarrila - 2003ko urtarrila
Nikaraguako Presidentea

1997ko urtarrilaren 10a - 2002ko urtarrilaren 10a
Violeta Barrios de Chamorro - Enrique Bolaños
Bizitza
JaiotzaManagua1946ko urtarrilaren 23a (78 urte)
Herrialdea Nikaragua
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)María Fernanda Flores (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNikaraguako Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaConstitutionalist Liberal Party (en) Itzuli

Twitter: VUELVEARNOLDO Edit the value on Wikidata

José Arnoldo Alemán Lacayo (Managua, Nikaragua, 1946ko urtarrilaren 23a) nikaraguar enpresari eta politikaria da. 1997tik 2002ra Errepublikako presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Managuaren hegoaldean kafe sail bat zeukan familia batean jaio zen; aitak kargu garrantzitsuak bete zituen Anastasio Somoza diktadorearen garaian. Eskubidezkoa ikasi zuen Leóngo Unibertsitate Autonomoan eta 1979 arte abokatu jardun zuen. Urte horretan, Anastasio Somoza kargutik kendua izan ondoren, sandinistek atxilotu eta jarduera kontrairaultzaileak egitea egotzi zioten. Hori zela eta, 9 hilabetez espetxean egon zen[1].

Presondegitik atera ondoren, familiaren kafe negozioetan aritzeaz gain, sandinisten politikei kontra egin zien. 1989an, hiru lagunekin batera, Alderdi Liberal Konstituzionalista sortu, eta ondoko urtean Unión Nacional Opositorarekin bat egin zuen[2]. 1990an Managuako alkate hautatu zuten. 1996an, berriz, Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen.

Ustelkeria kasuek markatu zuten haren agintaldia. Izan ere, denbora gutxian, Erdialdeko Amerikako gizonik aberatsenetakoa bihurtu zen[2], eta Transparency International erakundeak Munduko hamar estatuburu ustelenen zerrendan sartu zuen[3]. Alderdi Liberal Konstituzionalistak Enrique Bolaños aukeratu zuen 2001eko hauteskundeetako presidentegai, Alemánen ordez.

2003an 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, legez kanpoko ekintzetatik lortutako dirua zuritzea, iruzurra egitea, gaizkile elkarteko kide izatea eta diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik[2], baina 2009an Auzitegi Gorenak zigorra ezeztatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnoldo Alemán Aldatu lotura Wikidatan