Arostegi dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea


Arostegi Dorrea Iruñean eraikitzekotan den dorrea da. Hiriaren mendebaldean kokaturiko gune batean, Barañaingo udalerriaren hegoaldean, Abiadura Handiko Trenaren etorrerarekin batera eraikiko den geltoki berriaren proiektuaren barnean. Dorreak izango dituen erabilerak ez daude argi oraindik, baina 100 bat metroko altuera izango duela baieztatu dute. Hasierako proiektuak 100 metroko hiru dorre eraikitzea aurreikusten zuen, baina 2006ko azaroan, behin betiko proiektua aurkeztean, dorre bakarrera mugatu zuten.

Guztira 8.100 etxebizitza eraikiko dira, hainbat eraikin desberdinetan banaturik. Proiektua eraikitzen hasteko datarik ez badago ere, erakundeek "berehala hasteko konpromisoa" erakutsi zuten 2006. urtean zehar. Higiezinen burbuilaren leherketak eragindako krisialdi ekonomikoak proiektuak sekulako atzerapena jasatea eragin du, Nafarroako AHTren proiektuak bezala. Ofizialki hirigintza plana garatzeko lanak hasi ez diren arren, 2019an auzoko lantegi zahar batzuen eraispen lanak hasi ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]