Edukira joan

Arraioz

Arraioz
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Posta kodea31794
Herritarraarraioztar
Geografia
Koordenatuak43°08′25″N 1°33′52″W / 43.14031°N 1.56453°W / 43.14031; -1.56453
Demografia
Biztanleria252 (2022)

Arraioz Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Irurita eta Oronoz-Mugairi herrien artean dago, eta Baztan ibaiak bereizten ditu Urrutia herrigunea eta Mardea auzoa. 2022 hasieran, 252 biztanle zituen.[1]

Arraiozko biztanleria[1]
194019501960197019811991200020102020
425432425331283267260239254

Bestak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko bestak iraileko lehenbiziko asteburuan ospatzen dira.

Maiatzeko azken igandean aspaldiko besta bat ospatzen da, Erregina eta Saratsak, naturaren ohorean egindako kanta eta antzezlan bitxia. Gerra garaian galduta ibili zen baina XX. mende hondarrean berreskuratu zen. Egun horretako protagonistak erreginak eta saratsak (kantariak) dira, emaztekiak denak. Erreginak Urrutia eta Mardea auzoetako neskatiko bana izaten dira. Eta horiekin batera ibiltzen dira saratsak. Gazte kuadrilla normalean puskak biltzen etxez etxe ibiltzen da.[2] Herriko karrikak zeharkatzen dituzte eta etxeetako ateetan gelditzen dira koplak kantatzeko eta dantzatzeko. Ondoren, gehienbat etxekoandreek eskupeko bat eman ohi diete. Eguna bildutako diruarekin ordaindutako merendu batekin amaitu ohi da.[3]

Arraioztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-9).
  2. «Erregina eta Saratsa besta izan dute Arraiozen maiatz hondarrean» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-11).
  3. (Gaztelaniaz) Ondikol, Juan Mari. (2024-05-27). «Arraioz, única localidad que mantiene viva la tradición de‘Erregiñak eta saratsak’» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) Guerra, Pello. (2020-03-29). «Mil años de historia nos contemplan» 7K igandeetako aldizkaria (Baigorri SA): 6-13. (kontsulta data: 2020-04-06).
  5. Larretxea, Hasier. (2011). «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (kontsulta data: 2018-09-03).
  6. Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Bittor Elizagoien - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-09-03).
  7. 1 2 Premonstratensendar Arraioztarrak. baztangohaizegoa.wordpress.com, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratua (kontsulta data: 2016-01-16).
  8. Arraztoa, Tiburcio. «Historia» www.laxoa.com (kontsulta data: 2019-08-07).
  9. Dabadie, Séverine; Etchezaharreta, Christiane. (2011). Laxoa : euskal pilotaren iturburua. Mikel Epalza, Ander Ugarte, Tiburcio Arraztoa hizketan. La Cheminante ISBN 9782917598238. PMC 762498584. (kontsulta data: 2019-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]