Arrano zuri-beltz
Arrano zuri-beltz | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Spizaetus |
Espeziea | Spizaetus melanoleucus (Vieillot, 1816)[2]
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Arrano zuri-beltz[3] (Spizaetus melanoleucus) Spizaetus generoko hegaztia da. Accipitridae familian sailkatua dago. Ameriketan bizi da, Mexikotik eta Erdialdeko Amerikatik, Argentinako iparralderaino, itsas mailatik hasi eta 1.500 m-ra arte. Ez da azpiespezierik ezagutzen.
Argentinan CITES II. kategoriaren zerrendan: kaltebera; IUCNk, berriz, kezka txikitzat jotzen du, banaketa-maila zabala duelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]50-70 cm luze da, eta 600 eta 900 gramu artean pisatzen du; hegazti helduak burua, lepoa, sabelaldea eta hegalen eraso-ertza zuriak ditu; loreak, orbita-aldea eta gandor okzipital laburra, beltzak. Bizkar beltzarana du. Ondo lumatutako hanka horiak, eta begi horiak helduengan. Gazteen begiak gris argiak dira eta bizkarra arrexka grisaxka.
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakartia da, ugaztunez, narrastiez eta hegaztiez elikatzen da. Bere gustuko habitat baso-eremuak dira, ertzetan, hurbileko eremu irekiak gustuko ditu, eta presak ikusteko planeatu egiten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List
- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Arrano zuri-beltz» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).