Arrantzalearen emaztearen ametsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrantzalearen emaztearen ametsa
Jatorria
Sortzailea(k)Katsushika Hokusai
Sorrera-urtea1820
Ezaugarriak
Materiala(k)zurra eta paperra
Dimentsioak16,51 (altuera) × 22,23 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia, Garrodun sexua, Shunga, ukiyo-ea eta ehon (en) Itzuli
TelesailaKinoe no Komatsu (en) Itzuli
Deskribapena

Arrantzalearen emaztearen ametsa (japonieraz: 蛸と海女 tako to ama?, Olagarroak eta emakume urpekaria) Katsushika Hokusai margolari japoniarrak egindako xilografia erotikoa da. 1814an egina, ukiyo-e genero artistikoa da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katsukawa Shunshō, Katsukawa Shunchō edo Kitao Shigemasa bezalako artisten adibideei jarraituz, Hokusairen lanak Ama emakume urpekari gazte bat erakusten du, bi olagarrorekin sexualki elkarlotuta; olagorro horietako txikienak bere garroetako batekin biltzen ditu neskaren titiburua eta musua, eta handienak, berriz, cunnilingus bat egiten dio. Olagarro handiak Oyakata (Nagusia) du izena eta olagarro txikiaren maisua da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hokusaik Arrantzalearen emaztearen ametsa sortu zuen Edo Aroan, sintoismoa berpizten ari zenean; horrek eragina izan zuen lanean ikusten den animismoan eta sexualitatearen aurreko jarrera pikaroan. Shungaren, hau da,Japoniako postalen genero artistiko erotikoaren adibide ospetsua da hau, eta artista japoniar ugarik antzeko gaiek berregin dute, hau da, gizakiak itsas animaliekin sexu-harremanak izaten erakusten. XVII. mendetik, bestetik, Japoniako netsukeetan agertu ziren, zentimetro gutxi batzuetako garaiera zuten eta askotan oso landuak dauden zizelkatutako estatua txikiak; horietan ere gaia jaso egin zen.

XIX. mendearen amaieratik aurrera, japonismoaren garapenari esker, Auguste Rodin eta Pablo Picasso bezalako artista europarrek Hokusairen lan honen bertsio erotiko berriak egin zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]