Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea
Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ikerkuntzarako institutua |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Tecnalia |
Historia | |
Sorrera | 1981 |
webgune ofiziala |
Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea (AZTI)[1] zentro teknologikoa, itsas ikerketan eta elikagaien ikerketan aditua, 1981. urtean sortutako fundazio bat da. Fundazio honen helburua da bere jarduera-sektoreetan garapen soziala lortzea eta lehiakortasuna hobetzea, ikerketa eta berrikuntza teknologikoaren bidez.
Hiru egoitza ditu: Bizkaian Sukarrieta eta Derion eta Gipuzkoan Pasaian. AZTI Basque Research and Technology Alliance (BRTA) elkarteko kidea da. BRTA euskal enpresentzako soluzio teknologiko aurreratuak garatzeko helburua duten zentroen aliantza bat da, lankidetza-ikerketako 4 zentrok eta 12 zentro teknologikok osatua. Aliantzaren helburua zentroen arteko lankidetza bultzatzea, enpresen lehiakortasunerako ezagutza sortu eta transmititzeko baldintzak indartzea eta euskal gaitasun zientifiko-teknologikoa zabaltzea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |