Arrasateko gaztetxea

Koordenatuak: 43°04′02″N 2°29′18″W / 43.0672969°N 2.4882107°W / 43.0672969; -2.4882107
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrasateko Gaztetxea» orritik birbideratua)
Arrasateko gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Koordenatuak43°04′02″N 2°29′18″W / 43.0672969°N 2.4882107°W / 43.0672969; -2.4882107
Map

Arrasateko gaztetxea Arrasaten (Gipuzkoa) kokatuta dagoen gaztetxea da. Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak (AGAKO) kudeatzen du. 2003ko ekainaren 7az geroztik egoitza berria du, Uarkape Pilotalekuaren ondoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitale zaharreko gaztetxea baino lehenago, herrian gazteen beste esperientzia autojestionatu batzuk egon ziren. Hauen artean, AGAk (Arrasateko Gazte Asanbladak), udaletxean behin eta berriro lokal baten beharra aldarrikatu ondoren, Gurea zinema zena okupatu zuen. 1987ko apirilaren 4an hartu zuten eraikin erraldoi hori, eta iraun zuen denboran herrian zeresan asko eman bazuen ere, gazteek gauza asko antolatu egin zituzten bertan. Bataz beste, kontzertuak, ikastaroak, antzerkiak eta hitzaldiak[1]. Horretaz gain, Sorgiña irrati librea eta P.G.B. sortu eta era berean, AGAko ikastaro batetatik abiatuta Tunantes del Norte antzerki taldea jaio zen.

Garaiko udaletxearekin tirabira handiak izan zituzten eta baita orduko giroak eragindako barne arazo batzuk ere. Horrek eta gerora kanpotik eragindako gertaera latz batzuen ondorioz 1989ko martxoaren 1ean AGAko ordezkariek gaztetxeko giltzak udaletxean utzi zituzten. Aurrez, gazteek udalari alboan zegoen ospital zaharra erabiltzeko eskaera egin zioten, baina ez zuten ezer lortu eta AGA poliki-poliki desagertuz joan eta gaztetxearen esperientzia bertan behera gelditu zen.

Gaztetxearen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko Aste Santuan gazte batzuk San Frantziskoko kalistroetatik ospital zaharrera –Gurea zinema zaharraren pare-parera– sartzen hasi ziren eta haietako batzuk bertara anplia eta gitarra zein ping-ponga eramatea erabaki zuten, eta gazteen topaleku handi bat bilakatzen joan zen. Horrela sortu zen Arrasateko bigarren gaztetxea, 11 urtez iraun zuena.

Lehenengo jai, afari zein kontzertuak ospatzen hasi ziren, eta urte hartan bertan gazteek eraikina egokitzeko hobekuntzak beraien kontu egin zituzten eraikina itxuraldatuz. Gazteen topagunea herrira zabalduz joan zen eta gaztetxeko erabakiak asanbladaren bitartez hartzen zituzten. AGAKO (Arrasateko Gazteen Alternatiboen Kofradia Organizatua) izen berria lehiaketa batean aukeratua izan zen. Hilabeteak eta urteak aurrera joan ahala, giroa eta antolakuntza hobetzen joan ziren eta gaztetxeko azpibatzordeen bitartez antolatutako ekintzak izugarri hazi ziren. Hauen artean, musika kontzertuak nagusi baziren ere, era askotako hitzaldi, ikastaro, antzezlan eta beste batzuk ere gauzatzen joan izan dira urte guzti hauetan zehar. Udaletxeak bizilagunen kexak jaso zituen kontzertu eta jaialdietako zarataren inguruan eta bilera ugari egin ziren udalaren, bizilagun en eta AGAKOko kideen artean. Gaztetxeari kontzertuak galerazteko saiakera bat ere egin zen baina herritar askoren babesa lortu eta udalarekin zein bizilagunekin adostasun batetara heldu ziren.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetxean bigarren hobekuntza lan garrantzitsuak egin zituzten gazteek, eraikinaren itxura eta azpiegitura dezente hobetuz. AGAKOk eta udalak adostutakoaren arabera, azken honek gaztetxeko argi-indarra hobetu eta komunak jarri behar izan zituen. Ospital zaharra gaztetxe bihurtu zenetik gutxira Xabier Zubizarreta alkateak bilera batera deitu zituen asanbladako ordezkari batzuk, hauen asmoak ezagutu ahal izateko, baina udaklaren eta AGAKOren harremana puntuala izan zen; kexak kudeatzeko, materialarentzako dirulaguntzak eskatzeko... Azken urteetan AGAKOko partaideak udaleko gazteria batzordeko arduradunekin hainbatetan bildu ziren, gaztetxe hau halabeharrez kokagunez aldatu behar zela adierazteko eta gaztetxe berriaren diseinua zehazteko.

2003ko ekainaren 7an sortu zen Arrasateko hirugarren gaztetxea, Uarkape pilotalekuaren alboan.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune asko ditu gaztetxeak: areto nagusia, barra, zinema, Itxungi irratia[2], tailerra, soinu gela, liburutegia, serigrafia tailerra, sukaldea, ordenagailu gela eta logelak[3].

Ekintzarik aipagarrienetakoa ostegunero izaten den Kooltur Ekintzak da. Ekintza kulturalak izaten dira astero, gehienetan formato txikiko kontzertuak. Euskal Herriko eta Nazioarteko taldeek jo izan dute bertan[4].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El gaztetxe se hace mayor» El Diario Vasco 2011-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  2. Itxungi irratia – AGAKOk XXX. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  3. Topatu. «Arrasateko gaztetxea» Topatu (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  4. Marijo. KOOLTUR OSTEGUNAK URRIAN | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]