Arraunlarien hamaiketakoa
| Arraunlarien hamaiketakoa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Pierre-Auguste Renoir |
| Sorrera-urtea | 1880(e)ko hamarkada |
| Izenburua | Luncheon of the Boating Party eta Le déjeuner des canotiers |
| Mugimendua | inpresionismoa |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta margo-oihala |
| Dimentsioak | 130,2 ( |
| Genero artistikoa | genero-artea |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | The Phillips Collection (en) |
| Bilduma | The Phillips Collection (en) |
| Inbentarioa | 1637 |
| Historia | |
| Erakusketak | 7th impressionist exhibition (en) |

Arraunlarien hamaiketakoa (frantsesez: 'Le déjeuner des canotiers') Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren lan ospetsua da. 1881ean aurkeztua, Washingtongo Phillips Collectionen gordetzen da. Artistaren lan ezagunetariko bat da.[1]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koadroak Renoirren lagun talde bat erakusten du Maison Fournaise jatetxeko terraza batean atseden hartzen, Sena ibaiaren ertzean, Chatoun, Frantzian. Eszenak bere aurreko obra baten antza duen alaitasun giro herrikoia erakusten du, Baile en el Dantza La Galette Errotan (1876). Bestalde, Renoirrek lokala eta arraunaren gaia erretratatu zituen beste lan batean, Déjeuner chez Fournaise (1875).[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana zazpigarren erakusketa inpresionistan erakutsi zen, 1882an. Durand-Ruel arte-mertkatariak obra erosi eta munduan zehar ezagutarazi zuen. Londresen, New Yorken eta Bostonen aurkeztu zuen, besteak beste. 1923an Duncan Phillips bildumagileak erosi zuen, 125 000 dolarren truke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaiko pertsonalitate ezagun asko bildu zituen margolanrean Renoirrek. Lan honetan, Maison Fournaise jatetxeko ohiko lagun eta bezeroak irudikatu zituen,[3] hala nola Gustave Caillebotte margolari eta mezenas, eskuinaldean lehen planoan eserita, Angèle Legault aktorearekin eta Adrien Maggiolo kazetariarekin hizketan. Lehen planoan ere, ezkerrean, eguzki izpi batek argiztatuta, Aline Charigot Renoirren emaztea izango zena ikusten da; gaztea txakurtxo batekin jolasean dago. Atzean, zutik eta kamiseta zuriz, Fournaistarren semea, arraun-txalupen arduraduna, bilerari begira dago. Barandan eserita bere ahizpa Alphonsine dago, Barbier baroia entzuten, ikusleari bizkarra emanda. Erdian edaten ari den neska Ellen Andrée da, Degas, Édouard Manet eta Henri Gervex bezalako inpresionistentzat modelo izan zen aktorea. Atzealdean, kapeladun gizon bat eta Renoirren lagunak ziren Lestringuez eta Lhote aktoreak agertzen dira, Jeanne Samary aktorearekin hizketan.[4]
Konposizioa bi diagonalen arabera antolatzen da: lehenengoak gizonak kamisetan biltzen ditu (arraunlariak); bigarrena mahai-zapiaren ezkerreko hegaletik atzealdearen eskuinalderaino doa; horrela, sakonera sortzen da. Elkargunean mahaia nabarmentzen da, mahai-zapi zuria eta natura hila erakusten dituena. Bertan, barrilatxo bat, botilak, kopak eta beteta dagoen fruta-ontzi bat.
Koadro honetan Renoirrek argi asko harrapatu zuen. Ikus daitekeenez, argi gehien balkoiko irekidura handitik dator, kamiseta eta kapela jantzita dituen gizonaren atzetik. Bi gizonen kamisetak hondoan eta mahai-zapiak batera jarduten dute argi hori islatzeko eta konposizio osoan zehar bidaltzeko. Beste obra inpresionista batzuetan ez bezala, honetan nolabaiteko garbitasuna ikus daiteke formetan.
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honek paper garrantzitsua bete zuen Jean-Pierre Jeunet zuzendariak 2001ean egin zuen Amélie filmean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.musee-fournaise.com/Decouvrir-le-musee/Le-Dejeuner-des-canotiers
- ↑ https://www.museumtv.art/artnews/oeuvres/le-dejeuner-des-canotiers-de-auguste-renoir
- ↑ https://www.razonysaber.com/Arte/Los-amigos-de-Pierre-Auguste-Renoir-en-El-almuerzo-de-los-remeros.htm
- ↑ https://www.phillipscollection.org/collection/luncheon-boating-party