Arrautza (janaria)
Arrautza (janaria) | |
---|---|
arrautza eta janari | |
| |
Osagaiak | Gorringoa eta Zuringoa |
Historia | |
Honen produktua | hegazti, narrasti eta arrain |
Arrautza, batez ere hegaztiena, oso elikagai ohikoa da munduko hainbat gastronomiatan, janaria prestatzeko osagai moduan. Erabilienak oilo arrautzak dira, baina beste hegaztien arrautzak ere jaten dira: ahatea, antzara, galeperra, ostruka eta abar. Arrainen arrautzak, hala nola kabiarra eta arrabak, edo narrasti batzuena ere jan ohi dituzte gizakiek.
Jan daitezkeen arrautza gehienak arrautza-oskol, zuringoa eta gorringoak osatzen dute. Arrautzaren zati guztiak jateko onak badira ere, arrautza-oskola normalean baztertua izaten da. Elikadura kontuan hartuta, arrautzak proteina eta B bitamina iturri dira.
Berez, arrautza zenbait espezietako emek erruniko gorputz ugaltzailea da.
Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historiaurretik janak[1], hegaztien arrautzak janari arrunta izan ezik anitzeko osagaia ere badira[2].
Arrautzak plater askotan izan dira erabiliak, bai gozo bai gazietan. Gainera gatzunetan, egosiak, irabiatuak, frijituak eta hozkailuan hartu daitezke, baita gordinak ere nahiz eta gomendagarria ez izatea[3].
Hona hemen prestatzeko era batzuk:
- Uretan
- Egosiak edo gogortuak: oskolarekin egosi (9 minutuz) eta zuringo-gorringoak gogortuak daude
- Zurguluak: oskolarekin egosi (6 minutuz), zuringoa gogortua eta gorringoa likidoa, baina ez oso
- Uretan pasea, kuskuan edo erdi egosiak: oskolarekin egosi (3 minutuz), zuringoa gogortua eta gorringoa guztiz likidoa
- Potxatuak: oskol gabe egosia, zuringoa gogortua eta gorringoa guztiz likidoa
- Onsen-tamago (温泉卵): oskolarekin egosi (15 minutuz) baina ura ez dago irakiten. Arrautza egosi eta zurgulu artean. Japonian erabilia.
- Hamine: oskolarekin egosi (6 orduz) baina ura ez dago irakiten. Arrautza egosiaren antzekoa, baina xamurragoa. Zenbait gizatalde juduek erabilia.
- Koipetan
- Frijituak
- Nahasiak
- Olioizartuak
- Arrautzopila (tortilla edo moleta)
Anatomia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Arrautza-oskola
2. Kanpoko mintza
3. Barneko mintza
4. Txalaza
5. Kanpoko albumena
6. Erdiko albumena
7. Mintz bitelinoa
8. Nukleoa
9. Disko germinala
10. Gorringoa
11. Zuringoa
12. Barneko albumena
13. Txalaza
14. Aire-zelula
15. Kutikula
Zuringoak oboalbumina izeneko proteina asko ditu.
Gorringoak, berriz, honako osagaiak ditu:
Oilo-arrautzak neurri ezberdinekoak izan daitezke. Hona hemen Europan erabiltzen den sailkapena:
Neurria | Masa |
---|---|
Oso handiak | >73 g. |
Handiak | 63-73 g. |
Ertainak | 53-63 g. |
Txikiak | <53 g. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Don R. Brothwell eta Patricia Brothwell "Food in Antiquity: A Survey of the Diet of Early Peoples" Johns Hopkins University Press (1997) ISBN 0-8018-5740-6
- ↑ Prosper Montagne "Larousse Gastronomique" Clarkson Potter (2001) ISBN 0-609-60971-8
- ↑ Evenepoel, P., Geypens, B., Luypaerts, A., Hiele, M., Ghoos, Y., & Rutgeerts, P. (1998). "Digestibility of Cooked and Raw Egg Protein in Humans as Assessed by Stable Isotope Techniques" The Journal of Nutrition online
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz: Arrautza |