Arrazoimen hutsaren kritika
Arrazoimen hutsaren kritika | |
---|---|
![]() Lehen edizioaren azala (1781). | |
Datuak | |
Idazlea | Immanuel Kant (1781) |
Argitaratze-data | 1781 eta 1787 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Kritik der reinen Vernunft |
Hizkuntza | Alemana |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Arrazoimen hutsaren kritika (alemanez: Kritik der reinen Vernunft) Immanuel Kant filosofo prusiarraren lan nagusia da. 1781ekoa da lehen edizioa, Kant-ek berak zuzendu zuen, eta 1787an bigarren edizioa argitaratu zuen.[1]
Ikerketa transzendentala da Giza ezagutzaren baldintza epistemikoei buruzko ikerketa transzendetala da, eta helburu nagusia metafisika zientzia gisa har daitekeen ala ez behin betiko erantzutea da.
Besteak beste, Kant-ek David Humek kausaltasun-printzipioaren (eta, beraz, jakintza zientifikoaren) oinarri epistemologikoari egindako kritika gainditzen saiatzen da, ez baitzuen erantzun egokirik bere garairaino.
Lanean, arrazionalismoa eta enpirismoa uztartzen saiatzen da Kant, objektua ezagutza-iturri gisa hartzen zuten bi korronte filosofikoen kritika eginez. Filosofia ulertzeko moduari «biraketa kopernikarra» eman zion, subjektua objektuaren ezagutza eraikitzen duen iturri gisa aztertuz, subjektuak objektuaren irudikapenaren bidez, objektuaren izaerari dagokion sentsibilitatearen bidez.
Lanak aurkitu zituen erresistentzien artean aipa daiteke Pio VIIIk, Aita santua izatera iritsi aurretik, debekatu egin zuela Arrazoimen hutsaren kritikaren irakurketa (1827ko uztailaren 8ko dekretua), eskumiku mehatxupean.[2]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ Índice general de libros prohibidos. Inprenta D.José Félix Palacios, Inkisizioan debekatutako liburuak batzen ditu bildumak.