Arre (Nafarroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Ezkabarteko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arre».
Arre
Ezkabarte, Euskal Herria

Villaba-puente.jpg

Trinitateko zubia, Ultzama ibaia eta Trinitatearen basilika, Arre eta Atarrabiako mugan.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ezkabarte
Koordenatuak 42° 50′ 32″ N, 1° 37′ 17″ W / 42.842222222222°N,1.6213888888889°W / 42.842222222222; -1.6213888888889Koordenatuak: 42° 50′ 32″ N, 1° 37′ 17″ W / 42.842222222222°N,1.6213888888889°W / 42.842222222222; -1.6213888888889
Arre hemen kokatua: Euskal Herria
Arre
Arre
Arre hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Arre
Arre

Arre Ezkabarteko kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera, 1012 biztanle ditu. Iruñeatik 5 km-tara dago, Ezkaba mendiaren iparraldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lurraldean brontzezko bi lamina aurkitu ziren, bertan abegirako bi kontratu agertzen dira, 57. eta 185. urtekoak eta inskripzio bat, erromatar garaikoa ere bai. Hiru lamina horiek non dauden ezezaguna da, hala ere, latinezko inskripzioak biltzen dituen “corpus inscriptionum latinarum”-ean jasota daude.

Antzinako jaberik gabeko jaurerria, Antso VII.a Indartsuak Bidaurreko Jan y Gil-i emandakoa (1218), Orreagako Santa Mariarena izan zen gero, Karlos III.ari eman ziona (1406) Luzaide-ren truke. Urte berean Nicolas Blanc-ek enkante publiko batean hartu zuen 2000 libra ordainduta. 1427an herriko errentak Juan de Ezpeleta-k hartzen zituen; errenta horiek garizko 10 kahizetan ziren, garagarrezko horrenbeste eta 62 soldata. San Juan de Jerusaleneko Abegitsuek landak eskuratu zituzten (1272). Kontzejuak herriko eliza baztertu zuen (1297) Orreagako Santa Mariaren alde. XV. mendean, jada, erromesentzako ospitalea bazegoen.

Erregeak, 1665ean, behe eta erdi-jurisdikzioa eman zion José Antonio Camargori, Antsoaineko jauregien jabea, Arre bera, Ezpeleta, Orikain eta Celigüeta, 6.000 dukerrien truke; jaurerri gisa mantendu zen jurisdikzio mota hori k XIX. mendearen lehenengo herenean kendu zen arte. Hau guztiarekin, 1802an jurisdikzio zibila eta ekonomikoaz gozatzen zuen, haraneko diputatuak eta herriaren bidez hautatutako agintariek jarduten zutelarik (jaurerrietan ohikoa zenaren aurka, bere autoritateak jaunaren bidez hautatuak zirelarik), bitartean Villarreako kondeak –herria izen honekin ere ezagutzen zen- jurisdikzio kriminala hartzen zuen eta, beraz, alkatea izentzen zen. Oraindik erromesentzako ospitalea mantentzen zuen, bere elizarekin, kapilauarekin, abegitsuarekin eta demandantearekin.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arreko lursailen hegoaldean eta Atarrabiako mugan Ultzama ibaia zeharkatzen duen Trinitateko zubia dago, eta haren alboan Trinitatearen basilika. Herriko kaskoan badira beste zubi bat eta beste eliza. Ultzama ibaiaren parean dagoen Txandilapea iturria bazen ezaguna erromatarren garaian.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arreko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
669 696 760 781 822 904 934 966 993 1006 1019 1012

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Arren:

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona4.GIF Barañain - Atarrabia - Arre 06:23 - 22:29 16 zerbitzu eguneko

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arre (Nafarroa)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa