Arretxinagako San Migel baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arretxinagako San Migel baseliza
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Arretxinagako San Migel.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Markina-Xemein
Koordenatuak 43° 16′ 17″ N, 2° 29′ 42″ W / 43.271479°N,2.495115°W / 43.271479; -2.495115Koordenatuak: 43° 16′ 17″ N, 2° 29′ 42″ W / 43.271479°N,2.495115°W / 43.271479; -2.495115
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1741
Ondarea
EJren ondarea 43

Arretxinagako Mikel deunaren baseliza Markina-Xemeingo eta Bizkaiko eraikinik bitxiena da zalantzarik gabe[1]. XVIII. mendean erortzear zegoen beste baten gainean eraiki zen baseliza da, jatorri ezezaguneko hiru harritzar handik osatzen zuten egitura estaltzeko. Harri horiek orekan daude bata bestearen ondoan, eta azpian zulo bat dago. Arrokek 40 milioi urte dute.[2] Baselizaren lehenengo erreferentzia idatzia 1451koa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza barroko estilokoa da baina estilo horren ezaugarri gutxi erakusten. Arretxinagako San Migel baseliza, hexagono itxurako eraikina da. Baselizaren barnean, hiru harri erraldoi daude elkarren orekan. Tarteko zulo batean Mikel goiaingeruaren irudia dago.

Eraikina hexagono itxurakoa da. Hormak harri landu gbeaz egina dago; bakarrik egiturazko elementuak dira harri kareharrizko harlanduzko lanak. Eliza burutzen sei plaketako kupula bat dago; plak erdian biltzen dira landareez ornitutako giltzarri batez. Ganga sei zutarri kokatzen da. Kanpoan kanpai-horma txiki bat dago.

Harriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi izan dira harrien jatorriaren inguruko hipotesi nagusiak:

  • Monumentu megalitikoa da.
  • Jatorri geologikoa du, izadiak horrela sortutakoa. Hori da gaur egun hipotesi zabalduena. Horren arabera, harri bitxi horien gainean eliza eraiki zen.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizaren historia nahiko iluna da. Badakigu 1734an eraikina egoera larrian zegoela. Orduan, arrokak babesteko, beste eliza eraikitzea erabaki zen. Arkitektoaren izena ez da ezagutzen. Lanak Joseph Lizardi gipuzkoarraren agindupean egin zen. Egungo eraikina 1741ean amaitu zen.[4]

Sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zulo horren inguruan era guztietako sinesmenak eta sineskeriak zabaldu dira. Kondairaren arabera, neska edo mutil laguna bilatu nahi duenak hiru aldiz pasatu behar du bertatik. Beste batzuen arabera, haginetako mina pasatzeko harri horietako baten zati txiki bat sartu behar da ahoan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]