Jose Ignazio Orbegozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arria II.a» orritik birbideratua)
Jose Ignazio Orbegozo
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1945eko urriaren 1a (78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaIgnazio Orbegozo
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria eta Segalaria
Izengoitia(k)Arria II.a

Jose Ignazio Orbegozo (Azpeitia, 1945eko urriaren 1a), kirol munduan Arria II.a deitua, gipuzkoar aizkolari, gizon probalari, txingalari, arpanlari eta segalaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpeitiko Mandiolatza baserrian sortu zen, aita Ignazio Orbegozo Arriya aizkolaria zuela. Haurtzarotik aizkora jokoa maite zuen eta eskola amaitu zuenean mendian hasi zen lanean. Sunbillako Ramon Latasa aizkolari handiarengana jo zuen; honekin oihaneko lanean aritu eta, astia zutelarik, entrenatu egiten zen. 1966ko Espainiako Binakako Txapelketan elkarrekin aritu eta irabazi zuten. Berehala aizkolari onenen aurkako apustuak jokatzen hasi zen. Hasieran, lan luzeetan, erditik aurrera bete egiten bazen ere, hobetuz joan zen eta 70eko hamarkadako aizkolari sarituena izan zen. Sekulako planta zuen (1,90 m luze, 92 kg) eta aizkoran oso azkarra zen.[1]

1987an utzi zuen aizkora, 41 urterekin. 2018ko abuztuan, ordea, Ramon Latasaren Oroimenezkoan parte hartu zuen, aizkolari historikoen arteko lehian zehazki, eta baita nagusitu ere, Anjel Arrospiderekin batera, Mikel Mindegia eta Patxi Astibiaren aurka.[2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.
  2. 'Arria II'.a garaile Sunbillan. uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-12).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]