Arriarango urtegia
Arriarango urtegia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 04′ 14″ N, 2° 14′ 21″ W / 43.070556°N,2.239167°WKoordenatuak: 43° 04′ 14″ N, 2° 14′ 21″ W / 43.070556°N,2.239167°W |
Estatu burujabea |
Arriaran, Beasain![]() |
Arriarango urtegia Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran auzoan dagoen urtegia da. 1993an bukatu zuten eraikitzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Urteko 2.355.000 m³-ren kontsumoa asetzeko eraikia, Goierriko 33.971 biztanle hornitzen ditu urez. Zehazki, ondorengo udalerri hauetakoak: Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Orendain, Gaintza, Baliarrain eta Legorreta.
Arriarango urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren uharkak 57 metroko altuera dauka, 250 l/s inguruko erregulazio-ahalmena, eta 11 km²-ko isurketa-arroa.
Urtegiaren uhatean Nestor Basterretxearen eskultura bat dago.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtegia, Mandubitik ikusia.
Nestor Basterretxearen eskultura.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ![]() |
---|---|---|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Araotz • Arriaran • Arrokes • Artaxoa • Artikutza • Barañain • Barrendiola • Domiko • Elo • Endara • Esa • Eugi |