Arriba España (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arriba España
Motainformazio orokorreko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaNafarroako Foru Erkidegoa Iruñea, Nafarroa
 Euskal Herria
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Historia
IdeologiaFalangismoa, frankismoa, eskuin muturra, espainiar nazionalismoa
SortzaileaFermin Izurdiaga
ZuzendariaFermin Izurdiaga

Arriba España Nafarroako Iruñea hiriburuan argitaratu ohi zen egunkari frankista bat izan zen. 1936ko abuztuaren 1an sortu eta 1975eko ekainaren 30ean bere azken alea kaleratu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilaren lehenbiziko egunetan Espainiar Falangeak eraso bidez Eusko Alderdi Jeltzaleari ostutako Iruñeko batzokian eta ordu arte alderdi abertzale horrek bere La Voz de Navarra egunkaria argitaratzen zuen inprimategian argitaratzen hasi zen. Eraso horretan falangistek La Voz de Navarra egunkari jeltzaleko Jose Agerre zuzendaria ere atxilotu zuten. Gerora, Iruñeko Arriba España egunkaria Arriba egunkari bilakatu eta Madrilen argitaratzen hasi zen.

Egunkari berria argitaratzearen ardura Fermin Izurdiaga nafar apezari, gerora Frankismoaren Prentsa eta Propaganda Buruzagi Nazionala izendatua izango zena, eta Angel Maria Pascual iruindar kazetari eta idazleari eman zitzaien. Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala, frankistek eremu "nazionala" zeritzoten lurraldean ideologia nazional-sindikalistako kazetaritzaren aitzindaria izan zen.

¡Arriba España! oihua ideologia falangistari loturiko lelo politikoa zen, hortik egunkariaren izenburua.

Lehenbiziko aletik hasita bere pentsamoldea argi eta garbi adierazten du:

« ¡Burkide! Judaismoa, masoneria, marxismoa eta separatismoari jazarpena egiteko betebeharra daukak. Suntsitu eta kiskaldu haien egunkariak, liburuak, aldizkariak eta propagandak. Burkide! Jaungoinkoaren eta Aberriaren alde!. »

1936ko azaroan, Iruñea eta Nafarroan falangisten basakerien eta suteen zabalkuntzarekin batera, egunkariak euren irakurleei neurriz jokatzeko eta liburutegi pribatuak bakean uzteko eskatzera derrigortua egon zen.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, egunkariak falangismoaren, frankismoaren eta eurek "buruzagia" ("caudillo") deitzen zuten Franko espainiar diktadorearen leloak zabaltzen jarraitu zuen.

1970eko hamarkadaren hasieran Espainiako egoera politiko-soziala aldatu zenez eta egunkariaren emaitza ekonomiko kaskarrak zituenez, orduko Mugimendu Nazionaleko Prentsa Ordezkaria zen Emilio Romero 1975an egunkariaren itxiera agintzea behartuarazi zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]