Edukira joan

Arrisku Sistematikoen Europako Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrisku Sistematikoen Europako Batzordea
Datuak
Izen laburraESRB
Motacorporate body of the European Union (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2010
webgune ofiziala
Twitter: ESRBofficial LinkedIn: european-systemic-risk-board Edit the value on Wikidata

Arrisku Sistemikoen Europako Batzordea (ESRB) 2010eko abenduaren 16an sortu zen, euroguneko krisiari erantzuteko. Europar Batasunaren barruan finantza-sistema makrozuhurtziaz gainbegiratzeko eginkizuna du, EBko finantza-egonkortasunerako arrisku sistemikoak prebenitzen edo arintzen laguntzeko. Barne-merkatuaren funtzionamendu onari lagunduko dio, eta, horrela, finantza-sektoreak hazkunde ekonomikoari ekarpen jasangarria egitea bermatuko du.

Finantza Ikuskapenerako Europako Sistemaren (ESFS) parte da. Sistema horren helburua da EBko finantza-sistemaren ikuskapena bermatzea. Nortasun juridikorik ez duenez, ESRB Europako Banku Zentralaren egoitzaren eta babesaren mende dago. EBZeko, estatuetako banku zentraletako eta EBko estatu kideetako gainbegiratze-agintaritzetako ordezkariek osatzen dute, baita Europako Batzordeko ordezkariek ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]