Arriskurik gabeko interes-tasa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arriskurik gabeko interes-tasa inbertitzaile batek inbertsio bat egitean arriskurik ez duela izango barneratzen duen kontzeptu teorikoa da. Honek, errendimendu ziur bat eskaintzen du unitate monetario batean eta epe zehatz batean, ez baitu kreditu arriskurik jasaten, ezta berrinbertsio arriskurik ere. Ondorioz, epea betetzen denean, dirua lortuko da oztoporik gabe.

Gaur egun, Alemaniako edota Estatu Batuko bonuen errendimendua arriskurik gabeko inbertsio moduan hartu daiteke, Estatu Batuko bonu bat ez ordaintzearen probabilitatea oso txikia baita. Oro har, arriskurik gabeko interes-tasa hau estatuko bonuen errendimenduaren bitartez dago neurtuta.

Arriskurik gabeko interes tasa kalkulatzeko era bat hurrengoa da: inbertsio funts baten errentagarritasunari edo aktibo finantzarioari, arriskurik gabe lortutako aktibo finantzarioa kentzea izango litzateke. Horretarako, erreferentzia bezala produktuak arrisku-tasa zero edo arriskurik gabeko errentagarritasuna dutenak hartu daitezke.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Castillo, Benjamin. (2018-04-26). «¿Qué es la tasa libre de riesgo? ¿Cómo se calcula?» Rankia (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.