Arroka-geranio
Arroka-geranio | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Geraniales |
Familia | Geraniaceae |
Generoa | Geranium |
Espeziea | Geranium cinereum |
Arroka-geranioa (Geranium cinereum)[1] Geraniaceae familiako basa landare bat da. Pirinioetako endemikoa da.[2] Euskal Herrian Aizkorri-Aratz natura parkean eta Nafarroako Pirinio aldean soilik aurkitzen da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio José de Cavanilles botanikari espainiarrak deskribatu zuen Zientziarako 177. urtean, Monadelphiae classis dissertationes decem aldizkarian.[3]
Generoaren Geranium izena grezierazko geranion izenetik dator eta "kurriloa" esan nahi du, izan ere genero honetako landareen fruituek hegazti haren mokoaren antza baitute[4]. Espeziearen cinereum izena latinetik dator eta "errauts kolorekoa" esan nahi du.[5]
Hainbat sinonimo ditu:[6]
- Geranium argenteum subsp. cinereum (Cav.) Bonnier & Layens in Tabl. Syn. Pl. Vasc. France: 58 (1894)
- Geranium cineraceum Lapeyr. in Hist. Pl. Pyrénées: 394 (1813), nom. illeg.
- Geranium varium L'Hér. in Geraniologia: t. 37 (1792)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare belarkara da. 4-8 mm-ko diametroa duen errizoma horizontala du eta handik 7-35 cm-ko luzera hartzen duten zurtoinak ateratzen dira.[7]
Hostoak berde-gisak dira, hortik espeziearen cinereum izena[8]. Gehienak oinarriko errosetan ateratzen dira. Palmatipartituak dira eta alde bietan iletsuak dira. 3 cm zabal eta 3,5 cm luze izaten dira gehienez. Pezioloak ere ileak ditu, eta guruin ugari ere bai.[7]
Loreak binaka azaltzen dira. 5-15 cm-ko pedunkulu iletsuak dituzte, ondoren sepalo bizardunak eta azkenik bosna petalo arroxa edo more.[7] Petaloek zain morez markatuak dituzte.[8] Estamine hori tenteak dituzte erdian.
Fruituak 32-33 mm neurtzen ditu eta hazi marroi txikiak dituzte barnean.[7]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.200-2.450 metro arteko altueran dauden kare-belardi alpetar eta subalpetarretan hazten da.[7] Mendi tontorretako kareharrizko harkaitzetan aurkitzen diren arrakalak, bisuts harritsuak, glerak, elurtegiak, etab. kolonizatzen ditu.[9] Aizkorri-Arazko natura parkean [2] eta Nafarroako Piriniotako haranetan aurkitzen da.[8]
Ugalketa eta bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare bizikorra da eta hemikriptofitoa, hau da, neguan atal aereoak galtzen ditu eta udaberrian errizomatik hosto eta zurtoin berriak ateratzen dira[10]. Ekaina eta abuztua artean loratzen da.[7]
Mehatxuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan jasota dago "eremu mugatuko endemismoen" atalean.[11] Flora mehatxatuen artean "bakanen" atalean sailkaturik dago Euskal Autonomia Erkidegoan.[12] Irisgarritasun txikiko tokietan daude babesturik, baina populazio txikiak eta isolatuak dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore desberdinetako loreak izan ditzake arroka-geranioak:[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ INFORMAZIO EKOLOGIKOA, KONTSERBAZIO HELBURUAK, KONTSERBAZIO ARAUAK ETA JARRAIPENERAKO PROGRAMA BILTZEN DITUEN DOKUMENTUA, AIZKORRI-ARATZ ES2120002 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMU (KBE) IZENDATZEKO. Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, 15 or..
- ↑ a b INFORMAZIO EKOLOGIKOA, KONTSERBAZIO HELBURUAK, KONTSERBAZIO ARAUAK ETA JARRAIPENERAKO PROGRAMA BILTZEN DITUEN DOKUMENTUA, AIZKORRI-ARATZ ES2120002 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMU (KBE) IZENDATZEKO. Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, 53 or..
- ↑ «Tropicos» www.tropicos.org (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ «Geranium» www.floradecanarias.com (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ «Dictionary of Botanical Epithets» botanicalepithets.net (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Geranium cinereum Cav. | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Geranium cinereum Cav.» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ a b c «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ «Herbario de Jaca» floragon.ipe.csic.es (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ «Geranium cinereum | Luberri.net» luberri.net (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ «Mehatxatuak - Flora eta fauna - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ Iñaki Aizpuru. Flora mehatxatua: Oinarri teorikoa, metodoak, kudeaketa tresnak eta Euskal Herriko egungo egoera. Udako Euskal Unibertsitatea, 15 or..
- ↑ (Ingelesez) «Geranium cinereum • The Hardy Geranium Nursery» The Hardy Geranium Nursery (kontsulta data: 2025-01-03).