Arroka sedimentario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hareharrizko harri sedimentarioak, Lower Antelopen

Arroka sedimentario edo harri sedimentario sedimentuen, materia organikoen edo prezipitazio kimikoaren metatzeaz sortutako harria da. Euskal Herrian ohikoena den arroka mota da.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri sedimentarioak Lurraren gainazalean sortzen dira eta lurrazala osatzen duten arroka igneoak estaltzen dituzte, gutxi gora behera gainazalaren %75a. Hala ere arroka igneo hauekin konparatuta bolumen oso txikia daukate.

Meteorizazioak eta higadurak sorturiko sedimentuak beherantz garraiatuak dira (ur, haize edo izotzaren bidez) eta erliebearen hobietan pilatzen dira, arro sedimentarioetan alegia. Metatze horren ondoren sedimentuen trinkotzea eta zementazioa gertatzen da diagenesi izeneko prozesu batean.

Arro sedimentarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaibai itsasadarreko sedimentu metaketak.

Kontinente zein ozeanotan aurkitzen diren erliebearen hobiak dira eta bertan sedimentuak pilatzen dira.

  • Kontinentalak:
    • Glaziarretako morrenak: Klasto angulotsu detritikoak dira, materia organikorik gabekoak.
    • Basamortuetako metaketak: Haizeak pilatu dituen ale txikidun egiturak dira, dunak eta loessak.
    • Ibaiak: Goi eta erdi ibilguetan metaketak gertatzen badira ere, bereziki aipagarriak dira behe ibilguetako pilaketak, delta edo estuarioa eratzen dutenak.
  • Ozeanikoak:
    • Alde neritikoa: Plataforma kontinentaleko pilaketak dira, gehienez 200 metrotako sakonera hartzen dutenak. Bertan fosilak aurkitzea ohikoa izaten da.
    • Ezponda kontinentala: 200 metrotatik 2000 metrotako sakonerara jeisten den mlda gogorra da. Bertan limoak, buztinak eta animalia itsastarren oskolak pilatzen dira.
    • Ozeanotako ordokiak
    • Eremu abisala

Arroka sedimentario motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian kareharrizko mendiak dira nagusi. Irudian Elorretako Haitza eta Aranguren.
Ikatz meategia Wyoming estatuan (AEB).

Sorreraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizioaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka sedimentario Aldatu lotura Wikidatan