Arroka sedimentario detritiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khazneh (Petra) hareharriko arrokan landuta dago.

Arroka sedimentario detritikoak edo Arroka klastikoak aurrez izan ziren arroken klastoz osaturiko arroka sedimentarioak dira. Klastoa meteorizazioa bidez higaturiko detritu geologiko baten zatia da.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graba, harea edo limoak arro sedimentariotan pilatzen dira eta diagenesi prozesuak arroka sedimentario bihurtzen ditu. Hasiera batean pikorrak trinkotu egiten dira, bere arteko hutsuteak txikitzen direlarik, eta ondoren hutsune horietan mineralak sartzen dira eta pikorren arteko zementazioa eragiten dute, harriari osotasuna emanez.

Arroka detritiko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klastoen tamainaren araberako sailkapena egiten da.

  • Psefitak: pikor handiz osaturiko arrokak dira. Konglomeratuek pikor biribiltsuak izaten dituzte eta Bretxen pikorrak aldiz angulotsuak izaten dira. Ibaiertetan edo elurjauzietan sor daitezke esate baterako.
  • Psamitak: harearen tamainako pikor ertainak dituzten arrokak dira. Hareharriak eta graubakak dira. Normalean kuartzozko pikorrak izaten dituzte baina beren konposizio kimikoaren araberako sailkapen zehatzak egiten dira.
  • Pelitak: limo edo buztinaren tamainako pikor oso finez osaturiko arrokak dira. Arro sedimentario urtarretan edo loessetan sortzen dira. Lutitak dira adibide garbia.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka detritiko batzuek erabilera industriala badute. Lutitak esate baterako keramikagintzan erabiltzen dira.

Iruditegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]