Arrolako oppiduma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrolako oppiduma
Castro de Arrola 5.jpg
Ipar-mendebaldeko sarrera
LekuaNabarniz, Arratzu eta Mendata
Koordenatuak43°18′44″N 2°36′31″W / 43.312161°N 2.608546°W / 43.312161; -2.60854643°18′44″N 2°36′31″W / 43.312161°N 2.608546°W / 43.312161; -2.608546
Azalera13 ha.
Historia
Kultura(k)II. Burdin Aroa eta aro erromatarraren hasiera[1]
Oharrak
Indusketa datak1942-egun
Arkeologoa(k)Blas Tarracena eta Augusto Fernández de Avilés
JabetzaBizkaiko Foru Aldundia
Bisitagarriabai

Arrola edo Maruelezako oppiduma Arrola mendian dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Nabarniz, Arratzu eta Mendata artean kokaturik, aztarnategiak 19 ha ditu[2] eta ez da bere nekropolia aurkitu [3]. II. Burdin Aroan eta Erromatartze hasieran bizi izan zen jendea.

Arrolako oppiduma izan zitekeenaren marrazkia

Ezaugarriak eta kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresia, 6 m-ko batez besteko altuera duena, lurrez eta harrizko estalduraz eraikita dago, eta malda handia du barrutiaren kanpoalderantz. Hiru sarbide ditu: hegoaldean, iparraldean eta ipar-mendebaldean[4]. Ipar-mendebaldekoa da orain arte hobeto ikertu dena, korridore formako ate bat da. Atetik kanpoaldera dagoen horma, harresiarekiko paraleloan gainjarrita dago, eta bi babes-mihise horien artean, barnealdekoa eta kanpoaldekoa, korridore bat sortzen da. Defentsa sistema eraginkorra da: korridore horretatik igaro beharko lirateke etsaiak sartu ahal izateko, eta horrela eta herriaren defentsarien armen aurrean babes gabe geratuko ziren.

Aurkitutako egiturazko eta zeramikazko hondarren arabera, gertuko beste kastroen antzeko bilakaera kultural eta kronologikoa gertatu zen: Hasieran II. Burdin Aroko etapa bereizgarria izan zuten (III. mendetik I. mendera), zeramika zeltiberiarraren arrastoekin, eta ondoren etapa horri horizonte erromanizatzaile goiztiar bat jarraitu zion (K.o. I. m). Denboraldi horretan, Arrolako talaiatik antolatu zen Urdaibaiko eguneroko bizitza[5].

Ingurune geografiko-kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrolako herri harresitutik 800 bat metrora, Gastiburu aztarnategia dago, santutegi funtzioa izan zezakeena[3].

Aztarnategiaren musealizatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtetik, Bizkaiko Foru Aldundia barrutiaren bistako egiturak berreskuratzeko kanpainak egin ditu eta bisita gidatuak antolatzen ditu. Arrolagune izeneko Interpretazio Zentroa du, 2014ko udan zabaldu zutena.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gastiburu : el santuario vasco de la Edad del Hierro y el territorio cariete del oppidum de Marueleza. in: Bibliotheca archaeologica hispana. Real Academia de la Historia, 302 or. ISBN 8496849481. OCLC .663906394.
  2. Valdés, Luis, Patrimonio histórico de Bizkaia. Oppidum de Marueleza (Nabarniz), Bizkaiko Foru Aldundia http://www.bizkaia.eus/Kultura/Ondarea_Bizkaia/pdf/ondare/143%20c.pdf?hash=9b3c87bbefef4a0cf7a4d0a28cef6312
  3. a b Valdés, Luis. (2005). «El Santuario Protohistórico de Gastiburu (siglos IV al I a.C.) y el calendario estacional (Arratzu, Bizkaia)» Munibe (Antropologia-Arkeologia). Homenaje a Jesús Altuna (Donostia) 57 ISSN 1132-2217 ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  4. «Bizkaiko Museoak. Arrolako Oppiduma» museoak.bizkaia.eus (Bizkaiko Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Arrolako Gotorlekua(Arratzu, Nabarniz eta Mendata)» Ondarearen Europako Jardunaldiak 2007 (Bizkaiko Foru Aldundia).
  6. «Arratzutik Arrolako oppidum-era bisita» Deia 2014/07/25.
  7. Europa Press. (2014/07/11). Arrolagune Arrolako oppidumaren interpretazio zentroa ireki dute Arratzuko Kultur Etxean. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa