Arrosa Uharteko Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperanta Respubliko de la Insulo de la Rozoj
Rose Island Flag.svg
Coat of arms of Republic of Rose Island.svg
Isola delle Rose.jpg
Geografia
Hiriburua
44.1803 eta 44.1803,12.6222 eta 12.6222 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Azalera0,004
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika
PresidenteaGiorgio Rosa
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Historia
Sorrera data: 1968ko maiatzaren 1a
Bestelako informazioa
Arrosa Uharteko errepublika

Arrosa Uharteko Errepublika (Esperantoz: Respubliko de la Insulo de la Rozoj; Italieraz: Repubblica dell'Isola delle Rose) iraupen laburreko mikronazioa izan zen, Adriatikoan egindako plataforma batean kokatua, Rimini probintziako (Italia) kostatik 11 kilometrora[1].

Italiako ingeniari Giorgio Rosak eraiki zuen. bere burua presidente bihurtu eta estatu independente izendatu zuen 1968ko maiatzaren 1ean.[1] Arrosa Uharteak bere gobernua, dirua, posta-bulegoa eta saltokiak zituen, eta hizkuntza ofiziala esperantoa zen[1]. Hala ere, ez zuten inoiz estatu subirano gisa onartu munduko ezein herrialdek. Italiako gobernuak uhartearen sorreraren atzean Rosak turisten dirua biltzeko eta zerga nazionala ez ordaintzeko saiakera ikusi zuen, eta Arrosa Uhartea 1968ko ekainaren 26an okupatu zuten Italiako polizia-indarrek. Ontziz blokeatuta egon ostean, 1969ko otsailean eraitsi zuten.[2]

2000. urteko lehen hamarkadaz geroztik, Arrosa Uhartearen historia ikertua izan da, haren sorreraren asmo utopikoan oinarrituta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Riemerge l'isola dell'Utopia - Corriere della Sera» www.corriere.it (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. (Italieraz) «Isola delle Rose, storia dell'isola-nazione davanti a Rimini» VanityFair.it 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. (Ingelesez) «The man who built Rose Island: 'Creating it was his scream for freedom'» Sky News (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]