Arrotxapea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arrotxapea
Bandera Pamplona.svg Iruñea, Euskal Herria

P1010060.JPG

Arrotxapeko etxebizitza sail berriak, Iruñeko Alde Zaharretik ikusiak.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Iruñea
Koordenatuak 42° 49′ 29″ N, 1° 38′ 58″ W / 42.824794444444°N,1.6494555555556°W / 42.824794444444; -1.6494555555556Koordenatuak: 42° 49′ 29″ N, 1° 38′ 58″ W / 42.824794444444°N,1.6494555555556°W / 42.824794444444; -1.6494555555556
Arrotxapea hemen kokatua: Euskal Herria
Arrotxapea
Arrotxapea
Arrotxapea hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Arrotxapea
Arrotxapea
Arrotxapea hemen kokatua: Iruñea
Arrotxapea
Arrotxapea
Arrotxapea (Iruñea)
Demografia
Biztanleria 25,117

Arrotxapea Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñeko auzo bat da, Arga ibaiaren ondoan kokatua, hiriaren iparraldean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrotxapea auzoak izena San Zernin burgua (berez eta historikoki, euskaraz, Jaun Done Satordi)[1] defendatzen duen "Rotxako dorretik" hartzen du, dorre hau gaur egun Nafarroako Museoa zegoen lekuan kokatzen zen.

Hasieran, burgu horretako biztanleen ohiko hizkuntza zen okzitanierazko "Jus la Rocha" izenez ezagutzen zen (rocha, okzitanieraz, "harkaitza"), hots, "Rotxaren pean" edo "Rotxako dorrearen azpiko lursailak". Ondoren, euskaldunek Arrotxapea izenera euskaratu, "-pea" atzizkia gehituz eta okzitanierazko izenaren esanahi berdina jasoz. XX. mendean, euskarazko izena berreskuratu nahirik, arras zabaldu zen "Errotxapea", berez eta historiaz zuzena ez dena.[2] Gaztelaniazko Rochapea edo Rotxapea izena euskarazko izendapenetik dator.

Arrotxapeko aireko ikuspegi orokorra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Alde Zaharra ez beste, hiriko auzorik antzinakoena da, harresietatik kanpo lan egiten zuten eta bizi ziren nekazariek sortu baitzuten.

Iruñeko harresitatik kanpo sortu zen lehenbiziko auzoa izan zen. Izan ere, Iruñea gotorleku garrantzitsua zenez, haren defentsa errazteko asmoz inguruko lursailetan eraikitzea debekatua zegoen, militarren hizkeran "gune polemikoak" baitziren. Arrazoi horrengatik eta hiriaren hazkundea zela eta, kanpoaldeko zenbait gunetan eraikitzea baimendu zen, betiere eraikinek 10 metroko garaiera baino baxuagoak eta adreilua bezalako erresistentzia gutxiko materialez eginak ziren bitartean. 1900 eta 1901eko Errege Ordenantzek garaiera mugarik gabe eta edozein materialez eraikitzea ahalbidetu zuten.

Historian zehar auzo honi buruzko aipamenak daude. 1773an Konbentzio Gerran zehar frantziar gudarosteek suntsitu eta bertako 1.500 biztanle etxerik gabe utzi zituzten. XX. mendearen hasieran inongo hirigintza ordenik jarraitu gabe jende langilearentzat etxebizitzak eraiki eta fundizioak ezarri ziren, betiere ordura arteko baratzeak alde batera utzi gabe.

Hiritik antzinako Arrotxapera iristeko 1533ko Arrotxapeko ataria igaro behar zen, hori Santo Domingoko aldaparen amaieran zegoen. 1914an ataria eraitsia izan zen, hain zuzen ere, jada hiriko harresi defentsa sistema eraginkorra izateari utzi zion garaian. Ate horretatik larrugileen auzora ateratzen zen, Arrotxapea zubia dagoen lekutik gertu, larrugileen auzoa, Arga ibaiaren ertzean zeuden hainbat etxek osatzen zuten. Baratzeek eta soroek jabeen izenak izaten zituzten.

Gaur egun, hirigintza bilakaera puri-purian dela, Arrotxapeak bere baitan oraintsu eraikitako eraikin eta etxebizitza modernoak eta 60 urtetik gora dituzten etxeak elkarrekin biltzen ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrotxapea auzoaren ikuspegia Iruñeko harresietatik ikusita.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrotxapeako jai ofizialak ekaineko bigarren astean ospatu ohi dira.

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Arrotxapean:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona3.GIF Bigarren Zabalgunea - Antsoain 06::35 - 22:28 10´
TUCPamplona6.GIF Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 06:45 - 22:15 15´
TUCPamplona7.GIF Atarrabia - Txantrea - Barañain 06:45 - 22:20 10´
TUCPamplona14.GIF Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 15´
TUCPamplona21.GIF Ekialdeko Zirkularra: Erdigunea - Antsoain 06:20 - 22:32 10´
TUCPamplonaN7.svg Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea Gauez 15´- 30´

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzokide ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sarasa Asiain, Alfredo (2006). Guía de arquitectura de Pamplona y su Comarca. Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Nagusia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrotxapea
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea