Arroz-irin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bi arroz-irin mota

Arroz-irina (japonieraz mochiko eta turkieraz pirinç unu ere deitua) arroz mehe ehotuaz egindako arina da.

Arroz-irina arroz zuriaz edo bihi osoko arrozaz egin daiteke. Irina egiteko, azala kentzen da eta horrela arroz gordina lortzen da, arroz-hautsa edo arroz-irina lortzeko ehotzen dena. Irina errezeta batzuk egiteko erabiltzen da edo gari-irinarekin, artatxikiarekin edo beste zerealekin nahastu egiten da beste batzuk egiteko. Batzuetan, fruitu lehorrak edo barazki deshidratatuak gehitzen zaizkio zapore eta nutriente gehiago emateko.

Arroz-irinarekin egiten diren plater asko dago, besteak beste, arroz-fideoak eta azkenburuak, esate baterako japoniar mochi-a eta Filipinetako cascaron-a.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]