Edukira joan

Arroz chaufa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arroz chaufa
arroz frijitu
Materialakarroza
oilasko-haragia
oilo-arrautza
dark soy sauce (en) Itzuli
Historia
Jatorrizko herrialdeaPeru

Arroz chaufa edo chaufa[1] Perun jaten den txinatar sukaldaritzako arroz frijitu plater bat da. Chaufa egiten duen sukaldariari chaufero esaten zaio.

Izena eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chaufa izena kantonerazko Cháau Faahn izenetik dator eta "arroz frijitua" esan nahi du.[2] Perutar eta txinatar gastronomien fusioari chifa gastronomia esaten zaio.

XIX. mendeko txinatar inmigrazioak eraman zuen arroz frijitua Perura. Gehienak Guangdong (Kanton) probintziakoak ziren eta erdi-esklabutzan bizi ziren. Jatetxeetako soberakinekin arroz chaufa prestatzen zuten. Aurkitru den lehenengo erreferentzia 1935ekoa da, Oriental aldizkarian agertzen da.[2]

Osagaiak eta prestaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroz frijituari barazkiak, normalean tipuleta, arrautzak eta oilaskoa gehitzen zaizkio eta tenperatura altuan kozinatzen da wok batean, soja-saltsa eta olioarekin.[3]

Batzuetan tipuletaren ordez kinoa edota gari aleak erabiltzen dira.[4] Zezina ere gehitu ahal zaio, arraina, eta banana gozoa ere bai, izan ere aprobetxamenduzko platera baita.

Arroz chaufa txinatar babarrunarekin elkartzean "aeropuerto" izeneko platera sortzen da.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «DiPerú | Diccionario de peruanismos en línea» diperu.apl.org.pe (kontsulta data: 2025-12-09).
  2. 1 2 Txantiloi:Es-PE Webmaster. «Historia del arroz chaufa | Abrecht» abrecht-group.com (kontsulta data: 2025-12-09).
  3. ↑ www.peru.travel (kontsulta data: 2025-12-09).
  4. ↑ www.peru.travel (kontsulta data: 2025-12-09).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Acurio, Gastón. (2008). Larousse de la gastronomía peruana: diccionario gatronómico ilustrado. Q.W. Editores ISBN 978-9972-58-937-9. (kontsulta data: 2025-12-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]