Ars amatoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ars amatoria
Ovid Ars Amatoria 1644.jpg
Jatorria
Egilea Publio Ovidio
Jatorrizko izenburua Ars amatoria
Jatorrizko herrialdea Erromatar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoa olerkia, olerkigintza, didaktika eta Elegia
Hizkuntza latina
Egile-eskubideak jabetza publiko
Argumentu nagusia Sedukzioa

Ars amatoria ("Maita-bidea" euskaraz) Publio Ovidio (Sulmona, K.a. 43-Tomis, Eszitia Txikia 17 edo 18an) poeta erromatarrak K. o. 1. urte inguruan ezagutzera eman zuen erotismoari buruzko lan ospetsua da. Liburua hiru liburuki edo kantutan plazaratua izan zen. Testuaren gai nagusia maitasun harremanen inguruko aholkuak ematea da: non aurkitu emakumeak, nola lortu haien faborea, nola gorde birizik maitasuna, behin galduez gero nola berreskuratu, nola sahiestu beste norbaitek kentzea...

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. 8. urtean Augusto enperadoreak Ovidio erbestera bidali zuen Itsaso Beltzaren ertzean zegoen Tomis herrira (gaur egun Errumanian), eta haren liburuak liburutegi publikoetatik kentzea agindu zuen. Ez dago garbi zergatik zigortu zuten; adituen ustez tarteko gertatu omen zen enperadorearen familian eskandaluren batean; beste batzuen ustez Augustori gaitzesgarria iruditu omen zitzaion Ars Amatoria olerki erotikoa.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta asmo didaktikoa duen lana izan edukia eta forma elegia batena da. Horren arabera metroa hexametro izan behar zen baina horren ordez elegia distikoa izan zen. [2]

Lehenengo bi liburukietan poema gizonezkoei zuzenduta dago. Gaiak hauek dira: «Nola eta non lortu emakume baten maitasunaren inguruan» eta «Nola mantendu lortutako maitasunaren inguruan». Lehenengo liburu horiek arrakasta itzela izan zuten eta horrek hirugarren liburukia idaztera bultzatu zion. Hirugarren hori emakumeei eskainita dago: «Gizona erakartzeko emakumeentzako aholkuak». Hirugarren hau ziur asko 2 urtean plazaratu zen.[3]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andima Ibinagabeitiak liburuaren bertsioa egin zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]