Arsazes II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arsazes II.a
Coin of Arsaces II, Ray mint.jpg
Bizitza
Jaiotza K. a. III. mendea
Heriotza Partia, K. a. 191 ( urte)
Familia
Aita Arsazes I.a
Seme-alabak
Leinua Partiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerak erregea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zoroastrismoa

Arsazes II.a Partiakoa, baita ere Artaban I.a deitua, arsazidar dinastiako partiar erregea izan zen, K.a. 211 eta K.a. 191 urteen bitartean. Arsazes izena, Artaban bezala agertzen da latindar iturrietan, eta bi izenak agertzen dira historia liburuetan.

Izen hauen arteko nahasketa dela eta, oinordekotza ez dago batere argi. Artabanen osabak, Arsazes I.ak, arsazidar dinastia sortu zuen K.a. 247 inguruan. Iturri batzuen arabera, Arsazes I.aren oinordekoa bere anaia Tiridates I.a izan zen, bere koroatzean Arsazes izena hartu zuena. Genealogia honen arabera, Artabanek (Arsazes II.a), bere osaba Arsazes I.a edo bere aita Tiridates I.aren oinordeko izango zen.

K.a. 209an, Antioko III.a Handia seleukotar enperadoreak, Partia birkonkistatu zuen, Arsazes I.a eta partiarrek seleukotar inperiotik hartu zutena K.a. 247 inguruan, bakea eskatu zuen Labus mendiko guduan porrota jasan ondoren.

Bakearen baldintzetan, Arsazesek, estatus feudal bat onartu zuen, eta ordutik aurrera, arauak Partiak jarriko zituela, eta Hyranzia, seleukotarren estatu basailu bezala onartu zuen. Antioko, orduan, mendebalderantz joan zen, non Erromarekin gerretan sartu zen eta Partiako Erresuma bere kabuz moldatzen utzi zuen.

Arsazes II.aren ondorengoa Partiako tronuan, bere seme (edo iloba) Priapatio edo Priapatius izan zen, K.a. 191n.