Artaban II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artaban II.a

errege

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
Heriotza38 ( urte)
Familia
AitaDarius II of Media Atropatene
Seme-alabak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Artaban II.a, Partiako erregea izan zen 10 eta 38 bitartean. Partiako ekialdean dahandarrekin bizi izan zen. Bere aita Praates IV.ak Erromara bahitu bezala bidali zuen, han hezia izan zen eta Augusto erromatar enperadoreak, Praates IV.aren oinordeko bezala bidali zuen Vonones I.a onartzen ez zuten partiar nobleek tronuratu zuten.

Bi erregegaien arteko gerra, luzea eta nahaspilatsua izan zen. Vonones I.aren txanpon batean, honek, Artaban II.a garaitu zuela agertzen da. Baina, azkenean, Artabaenk garaitu zuen Vonones, eta Partiako hiriburu zen Ctesifonte hartu zuen. Vononesek Armeniara ihes egin zuen, non errege bezala onartua izan zen, erromatarren babespean. Baina Artabanek Armenia inbaditu zuenean, Vononesek Siriara ihes egin zuen, eta Tiberio enperadoreak, zuhurrena, egoera hori gehiago ez jasatea zela iritzi zuen. Tiberioren iloba eta oinordeko zen Germanikok, inperioaren ekialdera bidalia izan zena, hitzarmen bat sinatu zuen Artabanekin, non, Artabanek, bere burua, Erromatarren errege eta lagun bezala onartzen zuen. Armenia, 18an, Zenori eman zioten, Pontoko erregearen semeari.

Artaban, gainontzeko partiar printzeak bezala, noble handien oposizioagatik arduratuta zegoen. Esaten denez, dahan barbaroengandik jasan zuen heziketa dela eta oso krudela izan zen. Bere boterea sendotzeko, harrapatu ahal izan zituen arsazidar printze guztiak hil zituen. Gainera, mendeko nazioen altxamenduak ere gertatu ziren. Greziar jatorriko [[Seleuzia Tigrisekoa]n parte hartu zuen, oligarkiaren alde, eta bi brigada judutarrek, Anilai eta Asinaik, beste lau urtez mantendu zuten Neerdan, Babiloniako zingiretan, eta Artabanek, dinastiakoak bezala onartu zituen.

35ean, berriz saiatu zen Armenia konkistatzen, baita bere seme Artsazes bertako errege bezala ezartzen ere. Erromaren aurkako gerra gertatzea, beraz, denbora kontua baino ez zen. Baina, Artabanekiko etsaitasuna sentitzen zuten magnate partiarren arteko alderdiak, Tiberiogatik ere sentitu zuten, Praatesen erregetzaren ondorioz. Tiberiok, Praatesen biloba zen Tiridates III.a bidali zuen, eta Luzio Viteliori (Vitelio enperadorearen aita), Ekialdean erromatar autoritatea berrezartzeko agindua eman zion. Operazio militar eta diplomatiko abilen bidez, Viteliok, erromatar autoritatea berrezarri zuen inperioaren ekialdeko muturrean. Artabanek, bere jarraitzaileekin desertatu eta Partiako ekialderantz ihes egin zuen. Tiridates III.a, errege izendatua izan zena, ez zen tronuan denbora askoan mantendu, erromatarren basailu bezala agertu baitzen. Orduan, Artaban, Hirkaniara itzuli zen eszita (dahandar) armada batekin, eta partiarrek, berriz onartu zuten errege bezala. Tiridates, Seleuziara irten eta Siriara ihes egin zuen. Baina Artaban ez zen Erromaren aurkako gerra bat abiatzeko bezain indartsua, eta Viteliorekin hitzarmena sinatu zuen 37an, non, Artabanek, bere gainontzeko nahiei uko egiten zien. Hitzarmen hau sinatu eta gutxira, Artaban berriz tronutik kendua izan zen, eta, ziuraski, Cinnamus izendatua izan zen errege. Artaban, bere basailu Izates Adiabenekoarekin babestu zen, eta Izatesek, negoziazio eta erabateko barkamena promes eginez, partiarrak, beste behin, Artaban errege bezala ezartzeko konbentzitu zituen. Hemendik gutxira, Artaban hil egin zen, eta bere seme Vardanes I.a izan zen bere oinordekoa, bere erregealdia, bere aitarena baino are nahaspilatsuagoa izan zelarik.